Errugbiak arrastoa utziko du hil honetan Euskal Herrian

Martxoko lehen hitzorduan, Aviron Bayonnaisek okzitaniako Stade Toulousain hartuko du Anoetan. Norgehiagoka hilaren 5ean izanen da, larunbata, 16:25ean. Frantziako Ligako partida izango da, eta baionatarren kontrarioa sailkapenaren buruan da. Sarrera guztiak agortu egin dira.

Hurrengo egunean, igandean, Ordiziak La Vila jasoko du Altamiran. Herriko zaleek harrera beroa egingo diote taldeari denboraldiko azken partidan. Ez da gutxiagorako, bikain aritu direlako eta azkenaurreko neurketa arte txapeldun izateko aukera izan dutelako.

Azkenik, martxoaren 26an, -15:30ean-Avironek eta BOk derbia  jokatuko dute Anoetan. Biarritz Olympique Frantziako Top 14 Ligan Aviron baino piska bat gorago dago, baina derbietan aldea ezer ezean geratu ohi da.

Apirilean ere izango da errugbi festarik Donostian, izan ere, Biarritz Olympiquek Heineken Cup txapelketan – Europako Kopa- Okzitaniako Tolosaren aurka jokatuko du.  Apirilaren 10ean izango da neurketa hori, 17:30ean.

Biarritz Olympique errugbi taldea

Irudia | Biarritz Olympique errugbi taldea | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

3 pentsamendu “Errugbiak arrastoa utziko du hil honetan Euskal Herrian”-ri buruz