Eric Cantonak "Stop Banque"

Profesional izan zen bitartean zer esan ugari eman zituena, futbola utzi eta zinema-izar bihurturik itzuli zaigu. Orain urte pare bat K. Loach zuzendariarekin filmatutako “Looking for Eric” filmaren ondoren Hervé-Pierre Gustave zinemagilearekin “Les Mouvements du Bassin” filma grabatzekotan dela eta frantziar estatuko Presse Ocean egunkariak elkarrizketa bat egin zion Eric Cantona jokalari ohiari, pasa den Urriaren 8an, Nantesen, Bretainian.

 

(Euskarazko itzulpenik topatu ez dudanez, zein bertsio sartu ausnartu ondoren, gazteleraz azpidatzitako bertsioa paratu dut, horrela Frantsesa eta Gaztelera biak azaltzen baitira)

Etienne Mvé kazetariak Abbe Pierre Fundazioan burutzen duen lanaz galdegiterakoan, gaur egun dagoen egoerarekin inor ezin dela zoriontsu izan erantzuten dio. Bankuek krisiarekin duten loturaz berbetan hasi eta “Sistema bankuen bitartez apurtu behar da. Kalera pankartarekin atera diren pertsona guztiek bankutik euren dirua aterako balute, blokatu egingo litzateke sistema. Hori bai izango litzatekeela iraultza” dio.

Honen harira “Stop Banque” mugimendua sortu da sarean eta Abenduaren 7rako ekintza proposatu du: “Atera zure dirua bankuetatik!” 

Mzg3NQ==

Irudia | Eric Cantona | Ezezaguna | Creative Commons By SA

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

8 pentsamendu “Eric Cantonak "Stop Banque"”-ri buruz