Elurrezko panpinik ez!

Estatu Batuetako eguberriek klitxea sortu dute gure gogo kolektiboan. Inoiz filmetan agertzen badira, etxeak argiz eta eguberriko zuhaitzez apainduak agertzen dira, eta, nola ez, etxe aurrean, elurrezko panpina agertzen da beti.

Ohiturak, aldatzen ari omen dira, ordea. Elurra barra-barra egin ondoren, eta metro-erdiko elur lehor eta goxoko geruza nonnahi ikusi arren, ez dut panpin bakar bat ere ikusi !

Nire ondokoei galdetu eta beraien harridura ere sortu dut. Hemengoak, konturatu gabe panpinak abandonatu omen dituzte.

Erantzun zuzena ez dut oraindik jaso, baina susmo bat badaukat: Xbox eta horietako tresnen salmentak goraka eta goraka doazenez, umeak panpin birtualak ez ote diren eraikitzen bururatzen zait. Nire ilobak, hain zuzen, horretan ari dira ia egun osoan, Euskal Herritik etorritako indioei paradarik egin gabe. Skype bitartez gehiago hitz egiten dugu beraiekin Euskal Herriko geure etxetik!

Elurrezko panpinik ez AEBtan

Irudia | Elurrezko panpinik ez AEBtan | Google | LGPL

Elurrezko panpinik ez!

Eguberriak, elurra, ohiturak

Caracasen jaioa 1956. urtean, Euskalherrira 12 urtekin etorri, eta 17 urtekin berriz Ingalaterrara joan nintzen ikasketak egitera Biologian. Biokimikaria naiz, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultatean irakatsi eta ikertzen dut. Onddoen biokimika da nire espezialitatea, bainan zientziaren komunikazioan ere aritua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude