Elurra egin du: ez noa lanera

MTEzNA==

Esan beharrik ez dago nolako elurtea bota duen gaur gurean: bazterrak zuri, bideak izotz eta langintza batzuk ezinezko.

Jo dezagun lorezaintza enpresa batean egiten duzula lan, edo ogia banatzen duzula furgoneta batekin handik hona. Edo teilatu bat eraikitzeko zinela kontratatua.

Jeiki zara goizean eta bazterrak zuri ikusi dituzu leihotik, autoaren gainean hamar centimetroko elurra eta autobusak geldi, lehen orduan behintzat. Irratiak esan du errepideak ere ez daudela oso gozo.

Zer egiteko eskubidea duzu halakoetan:

1- Ugazabari deitu eta ez zoazela lanera esan. Berari dagokiola ordainketa.

2- Gaur ez duzula lanik egingo eta zure oporretatik egiteko kenketa.

3- Ez dela zure errua lanera berandu bazoaz, eta ugazabari dagokiola atzerapen horren ordainketa.

4- Lanera iritsitakoan, ez diozu uko egingo lan egiteari, baina aterpeko langintza esijituko duzu eta uko egingo diozu kanpoan lan egiteari.

5- Beste bat.

Eta elurrak luzera joko balu?

Irudia | Elurra atarian | goioarana/argazkiak.org | Creative Commons By SA
Eguraldia, El Confidencial Digital, lana

Airetik bizi naiz. Ia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude