EL IMPERIO CONTRA-ITACA · L'EMPIRE CONTRE-ITHAQUE

bai,

orain,

nahiago dut galera bizi;

saiatu 

eta garaitua izan 

 

ordez

orain,

nahiago dut gure lasaitasuna,

emozio eza,

alaitasuna galdu ostean

bainuontziko txigorgailua baino

 

bai,

orain,

ez naiz lotsatzen esateaz,

ez dudala iraultza nahi

kontrairaultzaileen zaborra ez entzutearren soilik

 

orain,

nahiago dut

belarri atzean soinu apal jarraia jasan

zarata bikainen osteko ixiltasun zarpailak patitu beharrean

 

nahiago zaitut zu: maitea

zu: arrunt eta lehun

zu: etxe okertu horma zikinezko

 

zu! nahi zaitut bikaintasunetik urrun

nire lepoetatik gertu

zu! nahi zaitut burukomin arin

ezpain garaitu

 

MjQ3OQ==

Irudia | EL IMPERIO CONTRA-ITACA L'EMPIRE CONTRE-ITHAQUE | andreas eta gudrun | Creative Commons By SA
andreas eta gudrun, Israel, marek edelman, Palestina, poesia

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

Zer duzu buruan “EL IMPERIO CONTRA-ITACA · L'EMPIRE CONTRE-ITHAQUE”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude