Egurra eman nahi… eta jipoia jaso

Bartzelona eta Real Madrileko futbol jokalarien argazkiak gainjarri dituzte, eta emaitza aztertu. Ez da ondorio sakonik lortzen: ez emaitza iragarpenik, ez besterik.

                                        NDk4NQ==

Baina, horrelako ergelkeriearen aurrean irakurleak ez dira ixilik gelditu eta elkarrizketa bitxia suertatu da.

NDk4Ng==

Lehen iruzkingileak hedabidea barregarri utzi nahi du: “Ez al dizue lotsarik ematen horrelako babukeria egiteak?”. Eta gehienok bat egiten dugu bere gogoetarekin.

Baina, erantzuna ere tamainakoa da, gizajoa larrutu egiten du: “Ez al duzu ezer hoberik egiteko goizeko 8etan? Gosaldu, joan lanera eta utzi tontokeriei”.

Bitxia, ezta? Azken honek ere badu nahikoa arrazoi. Ez al dugu joera handiegia besteen hanka sartzeez kristorenak eta bi esateko? Are gehiago, goizeko 7:42etan…goiza amorruz hasten ote gara nor jipoitu zain?

Gustatzen al zaizue hedabideetako iruzkinak irakurtzea? Gozatu ala amorrarazi egiten zaituzte?

Zoritxarrez, norbaiten odola berotuko duen azkena ez da izango. Real Madrilek eta Bartzelonak aste gutxitan lau partida dituzte; hedabideentzako bazka, alegia. Apustua laster argazki muntaia hau baina okerragorik izango dela kirol orrietan.

Irudia | Bartzelona eta Madrileko jokalarien argazkiak gainjarrita | La Información | Creative Commons By SA
Irudia | Iruzkinak | La Información | Creative Commons By SA
futbola, hedabideak, Kirola
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “Egurra eman nahi… eta jipoia jaso”-ri buruz

  • Zenbait albistetako iruzkinak irakurtzeak burua berotzen dit maiz. Okerrena da albistea eta komunikabidea zein den kontuan hartuta aldez aurretik “usain” daitekeela zein tankerako iruzkinak idazten diren baina, hala ere, iruzkinetan klikatzen dut. Masokismoa ote? Maiz iruzkinak albistea bera baina interesgarriagoak izatea ere tristea da …

  • Masokistak gara alde batetik, baina nik uste bestetik argiak ere bagarela. Zergatik? Nik uste iruzkin asko hain direla argudio ahulez osatuak horiek irakurtzeak balio digula gure argudioak sendotzeko. 

  • Ez dakit ba … gure argudioak sendotzeko besteen argudioen absurdura jo behar badugu, norberaren argudioak oso sendoak ez direnaren seinale ez al da?

  • jeje arrazoia duzu. Baina, nik uste guztiok erabiltzen dugula mekanismo hori…Ez diot ondo dagoenik, asko edo gutxi baina egin egiten dugula baizik. 

    Eztabaida askotan ez al da errazagoa izaten besteen argudioak kritikatzea gureak defendatzea baino?  tristea baina erreala.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-15 22:38

    Ez dut uste “mekanismo” hori denok erabiltzen dugunik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude