Eguna zenbakitan II

Ia 500 segundu dutxan. Azukre goilarakada BAT infusioari. 22 kilometro etxetik lanera autoan. LAU aldiz aldatu irrati emisora bidean. 45 pauso autotik bulegora. 76 minutuko bilera bat. HIRU argazki ateratzeko.BI telefono dei. Zenbat da hori dirutan?. BI ordenagailu, BI boligrafo, agenda BAT: eguerdia baino lehen BOST egiteko. 150 metro jatetxera. LAU ur basokada. BEDERATZI euro. 150 metro bulegora itzuleran. Beste HIRU ordu lan. Ideia burutsu BAKARRA. Supermerkatuan erosketa 62,22 euro. BOST sagar, banana eskukada bat, garaikoak ez diren tomateak, SEI kiwi eta ekologikoak ez diren beste hainbat gauza. LAU poltsa berrerabilgarri. BI gradu autoko termometroan. 452 kilometro egiteko depositoa. BI oin eta LAU gurpil. Internetetik jaitsi dudan Tindersticksen diskoko SEI kantu entzun, aspertu arte. Eguna amaitu baino lehen egin beharko nituzkeen HIRU gauzak gogoratu. Korrika egin 25 minutuz. Bihotza 115 taupadatik gora jarri. Gurasoekin hitz egin BI minutuz. Agendan apuntatuta dudan ZENBAKIRA deitu. Nire NAN ZENBAKIA eman erosketa baieztatzeko. Nire ZENBAKIA idatzi dei  nazaten. ZENBAT kilo pisatzen ditudan neurtu. HIRU habia pasta, tomate BAKARreko entsalada. Facebooken HAINBESTE lagun. Gaur 22 email idatzi ditut. Lotara baino lehen infusioari goilarakada BAT. Egunaren birpasa egin BOST minututan. Gutxienez SEI ordu lo egiteko prestatu.

Nik bakarrik dakit zeinen garrantzitsuak diren kontatu ezin diren gauzak.

Eguna zenbakitan, zenbat zenbaki egunean

Irudia | Eguna zenbakitan, zenbat zenbaki egunean | Ezezaguna | LGPL

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria