Darwinismoari kritikak zientzia eta ezkerretik

darwin liburuaDenbora luzez identifikatu naiz darwinismoarekin. Bizitzaren eboluzioari erantzunik egokiena ematen ziola uste nuen duela gutxi arte. Baina gero eta deserosoago nengoen egungo sistema politiko eta ekonomiko kapitalista eta beren bidegabekeriei ze motako justifikazioak ematen zizkiola ikustean. Maximo Sandinek esaten duen bezala, arazoa eboluzioa eta darwinismoa gauza bera direla sinestea da . Darwinismoa eboluzioari buruzko ikuspegi bat da, nahiz eta gaur egun gizarte eta zientzia mailan onartuena eta zabalduena izan.

Azken urteotan eboluzionismotik eta baita ezkerreko jarreretatik ere, darwinismoari kritika ugari irakurri dut hainbat liburu eta artikulutan, eta nahiko logikoak eta sinesgarriak iruditu zaizkit batzuk. Aspalditik darwinismoarekin neuzkan zalantzei eta desadostasunei nolabaiteko erantzuna eman diete kritika horiek. Eta harrituta geratu naiz ikustean zenbat datu eta zientzialari kritiko dagoen eta ze desagerturik dauden haien argudioak ohiko hedabide handietan. Horregatik bururatu zait artikulu hau idaztea, irakurri ditudan eztabaida eta alternatibak ezagutarazteko nire harri-koskorra ekartzeko.

maximo_sandin
Máximo Sandín

Zentzu honetan oso interesgarria iruditu zait Maximo Sandin biologo eboluzionistak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren irakasleak idatzitako “Pensando la evolución. Pensando la vida” liburua. Bertan Sandinek Biologia zientziak bizi duen krisi teorikoa azaltzen du; arlo desberdinetan egindako ikerketetan etengabe agertzen diren datu berriak darwinismoaren planteamendu teorikoekin ezin bateratzearen ondorioz. Biologiaren oinarri teoriko eta filosofiko berria eraikitzearen beharra azpimarratzen du behin eta berriz, bere uztez darwinismoa biologiaren paradigma teoriko eta filosofiko berria sortzeko oztopoa bilakatu baita. Eta darwinismoari kritika gogorrak egiteaz gain oso datu interesgarriak eskaintzen ditu.

Arlo ideologikoan nire adostasuna agertzen diet darwinismoaren eboluzioaren ikuspegiari egiten dieten hainbat kritikei. Aurreiritzi ideologikoak dauzkadala? Noski, baina ez “geneak berekoiak” direla esaten duenak baino aurreiritzi gehiago.

Bi ataletan banatuko ditut aipatu kritika eta alternatibak; arlo zientifikoa eta arlo ideologikoa/filosofikoa. Era laburrean azaltzen saiatuko naiz.

ARLO ZIENTIFIKOAN

-Espezie berrien sortzearen era:

Darwinismoaren arabera ingurugiroari moldatzeko espezie bakoitzean abantailazkoak diren aldaketa txikiak metatzen dira apurka, ondorengoei helarazi eta denbora luze eta gero espezie berriak sortzen dira.

Ikuspegi honekin kritiko diren eboluzionistek argudio batzuk ematen dituzte ikuspegi “gradualista” horren aurka. Erregistro fosilean dagoena ikusita kontrako ikuspegi bat ondorioztatu daiteke; eboluzioa jauzika dabil, espezien eboluzioan aldaketa gutxiko egonkortasun luzeko garaiak daude, bat-bateko eta iraupen motzeko leherketa ebolutiboek apurtuta. Espezie andana suntsitu eta beste mordo bat sortu. Eta gero berriro aldaketa fisiko gutxirekin iraupen luzeko aroak heltzen dira. Espeziak sortzen dira ia osaturik eta gero aldaketa gutxi daukate berriro desagertu arte.

Ikerketen arabera leherketa hauek, gure artean ezagunena dinosauroen desagerpena eta ugaztunen hedapena, ingurugiroan hondamendi eta aldaketa handiekin zerikusirik daukate. Baina nola sortu daiteke hainbat espezie hain denbora gutxi eta hain osatuta? Kreazionistek jaungoikoaren eskua ikusten dute hemen, baina Sandinen arabera enbriogenesien dago gakoa. Azken ikerketen arabera, gure geneek, birusak eta bakterioek izugarrizko gaitasuna daukate ingurugiroaren muturreko aldaketei aurre egiteko, haien artean elkarri eragiteko eta espezie batean aldaketa azkarrak eta masiboak sortzeko.

Hona hemen Darwinek berak agertzen zituen zalantzak (hemendik aurrera besteen aipamenak nik irakurritako liburuen hizkuntzatan egongo dira, batez ere gaztelaniaz):

“Por qué si las especies han descendido de otras especies mediante gradaciones insensiblemente diminutas, no vemos en todas partes innumerables formas de transición? ¿Por qué no está toda la naturaleza confusa, en lugar de estar las especies bien definidas según las vemos?”

Galdera honi Darwinek erregistro fosila ez genuela nahiko ondo ezagutzen erantzuten zion. Gaur egun, ordea, zientzialariek uste dute erregistro fosilaren ezagupena nahiko osatua dagoela egiaztatzeko “innumerables formas de transición” horiek ez direla existitzen.

oreka tximeletak
Gradualismoa eta oreka apurtua

Gai honekin amaitzeko soilik aipatzea Stephen Jay Gould darwinista kritikoak (Niles Eldredge-rekin batera) “Oreka apurtua” (“punctuated equilibrium”) teoria proposatu zuela erregistro fosilean ikusitakoa azaltzeko asmoz.

Honi buruz ere Gouldek teorizatu egin du “Bai Bizi Zoragarria” (Gaiak) liburuan, Burgess Shalen (Britaniar Columbian) agertutako Kanbriarreko leherketa ebolutiboaren ikerketetan oinarrituta.

-Hautespen Naturala:

Darwinen arabera bizitza guztion artean eta guztion kontrako borroka da. Soilik hautespen naturalak aukeratutako egokienek bizirauten dute eta haiek ondorengoei helarazten dizkiete apurka lortutako abantaila ebolutiboak. Eta horrela sortzen dira espezie berriak.

Argudio honi naturan “egokiak” ugaltzen direla eta ez soilik “egokienak” esanez erantzuten diote. Soilik gaixo edo beste motako ezintasuna daukatenek ezin dute ugaldu. Hautespen Naturalak ezin du azaldu espezie berrien jatorria.

-Eboluzioaren oinarria:

dawkins
Richard Dawkins

Neodarwinismoaren arabera eboluzioaren oinarria genea da; gure izaera pertsonala eta sozialaren baldintzatzailerik nagusiena (Dawkins “Gene berekoia”). Kritikoek, baita darwinista batzuk ere (Gould), eboluzioaren oinarria organismoa dela diote; elkarrekintza askoren, geneak barne, ondorioa.

Atal honekin amaitzeko Sandinek bere liburuan gogora ekartzen du Nature aldizkarian 2000. urtean Henry Gee darwinistak idatzi zuen editoriala:

“La cuestión del origen de las especies debe tener que ver, fundamentalmente, con la evolución de programas embrionarios… /…/ Usted puede buscar a Darwin para una respuesta pero buscará en vano. Darwin estudió leves variaciones en características externas, sugiriendo cómo esas variaciones pueden ser favorecidas por circunstancias externas, y extrapoló el proceso al árbol completo de la vida. Pero, seguramente, hay cuestiones más profundas para preguntarse que por qué las polillas tienen alas más negras o más blancas, o por qué las orquídeas tienen pétalos de esta u otra forma. ¿Por qué las polillas tienen alas y por qué las orquídeas tienen pétalos? ¿Qué creó esas estructuras por primera vez? La victoria del darwinismo ha sido tan completa que es un shock darse cuenta de cuan vacía es realmente la visión darviniana de la vida.”

-Darwinen azken teoria.

Sandinek harrituta utzi nauen datu bat eskaintzen du; Darwinek hautespen naturalaren teoria albo batera utzi eta Pangenesisaren teoria proposatu zuen 1868. urtean:

pangenesis-fig15“De lo sublime a lo ridículo. En su lugar propuso una teoría pergueñada por primera vez en el siglo V a.C. por el filósofo griego Demócrito, conocida como Pangénesis. Su versión moderna afirmaba que cada órgano y sustancia del cuerpo segregaba sus propias partículas características, que luego se combinaban para formar las células reproductivas. Las partículas segregadas por cada órgano eran un eco fiel no sólo de las características, sino también de la respectiva fuerza, tamaño y salud del órgano”….”Suponía, por ejemplo, que si un individuo expandía su musculatura haciendo pesas, su aspecto musculoso sería transmitido a la descendencia. En otras palabras, la pangénesis conducía a Lamarck y sus características heredables”

(Paul Strathern)

Antza denez, ezagutzen ditugun Darwinen teoriak ez dira bere bizitzan defenditu zituen azkenak. Beren jarraitzaileek erabaki dute Maisuaren teorien artean zein den zuzena eta zein okerra.

ARLO IDEOLOGIKOA / FILOSOFIKOA

Gure historiaren pertsonai garrantzitsuekin maiz gertatzen den bezala Darwinekin ere izugarrizko mitifikazioa gertatu da: bere garaiko zientziaren iraultzailea, Biologiaren aita, Eboluzioari azalpen ez-teista eman zuen lehenengoa, pentsamendu modernoaren zutabe nagusia (azken hau, halako laudorioekin batera, urriaren 1ean Jon Sudupek Berrian argitaratutako “Kant eta Darwin artean” artikuluan irakurri nuen)…. eta antzeko gorespenak nonahi irakurri ditzakegu. Errealitatea, alta, beste bat izan zen. Darwin XIX mendeko Ingalaterra viktoriar eta inperialaren goi mailako klasearen kide bat zen, eta bere ikuspegi gehienak baita zientifikoak ere, kokapen horrek baldintzatzen zituen.

-Darwin ez zen lehenengoa izan.

Biologiarekin bezala, Eboluzioaren “deskubrimendua”ren aitatasuna egotzi diote Darwini. Hala ere, Sandinek agertzen dituen datu historikoek agerian uzten duten legez, eboluzioa eztabaidagai zen arlo zientifikoan askoz lehenagotik.

XVIII. mendeko amaieratik eta XIX. erdira arte eboluzioa, garai bakoitzeko mugekin, nahiko errotuta zegoen arlo zientifikoan, Pariseko Zientzien Akademian gune garrantzitsua zegoelarik. Buffonek “Historia Natural” (1749-89), Frederic Gérardek “Theorie de l´evolution des formes organiques (Paris 1841-49), Cuvierrek “Recherches sur les ossements fósiles de cuadrúpedes” eta abar luze batek eboluzioari buruzko teoriak eta hipotesiak proposatu zituzten.

jirafas lamarck1809an Lamarck-ek “Filosofia Zoológica” argitaratu zuen; eboluzioari buruzko liburu oso bat. Bera izan zen egungo zientziarako Biologia hitza erabili zuena. Eboluzioaren aldekoei “lamarckianos” deitzen zieten garai horietan.

1831. urtean Patrick Matthew naturalista zaleak 1859an Darwinek argitaratu zuen teoriaren antzekoa proposatu zuen.

“Investigaciones sobre las leyes de la evolución del mundo orgánico durante la formación de la corteza terrestre” izeneko txostena idazteagatik 1856an Pariseko Zientzien Akademiak Henrich-Georg Bronni eman zion saria.

1858an bere laguna zen A. R. Wallacek Javatik bidali zion Darwini hautespen naturalari buruzko antzeko teoria bat.

Darwinek 1859an argitaratu zuen “Espezien jatorria” liburua (bere hasierako titulu esanguratsua hau zen: “On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life – El origen de las especies por medio de la selección natural, o la preservación de las razas favorecidas en la lucha por la vida”).

Baina lehenengoa izan ez bazen, zergatik ospe osoa bereganatu zuen Darwinek? Sandinen ustez garai horietako Ingalaterra inperialaren eta Industria Iraultzatik sortutako burgesia berriaren interesak justifikatzeko Darwinen planteamendua oso egokia zela sakoneko arrazoia da, edo behintzat arrazoiaren zati handi bat. Horretaz gain Wallace eta Matthewen kasuetan lehenengoa sozialismoaren aldekoa zela eta bigarrena langileen bizi baldintza gogorrak salatzen zituen “Mugimendu Chartista”ren kidea zela aipatzen du Sandinek.

Darwinen teoria zabaltzeko helburuan Sir Thomas Henry Huxleyk eta garai horretako elite zientifiko viktoriarrak eduki zuten garrantzia ukaezina da. Baina honi buruz apur bat beranduago hitz egingo dut.


-Darwinen eboluzioaren ikuspegiaren oinarriak

Ohiko kontakizunean Darwinek Beagle itsasontzian 5 urtez (1831-1836) Munduan zehar egindako bidaia aipatzen digute bere inspirazio iturri moduan. Antza denez, bere teoria osatzeko 23 urte behar izan zuen. Tarte horretan, Beagleren bidaian jasotako aztarnak eta frogak aztertzen eta sokako hari-mutur teoriko guztiak lotzen egon omen zen.

Sandinek, berriz, beste datuak ematen ditu bere liburuan, Darwinek berak idatzitakoa oinarria hartuz. Bere ustez, Malthus eta Spencerren planteamendu politiko eta sozialak oinarriak izan ziren Hautespen Naturalaren teoria osatzeko.

ume txiroMalthus ingelesak “Ensayo sobre el principio de Población” argitaratu zuen 1798an. Bertan Ingalaterran gero eta zabalduago zeuden miseria eta txiroekin bere kezka azaltzen zuen, baina argudiatzeko guztientzako nahiko bitartekorik ez zegoenez guztion arteko lehia ezinbestekoa zela, eta txiroei laguntzak ematea akats bat zela, bere ugalketa antinaturala errazten zuelako.

Ingelesa ere zen Herbert Spencer filosofoa eta ekonomista, 1851ean “La Estática Social” liburua argitaratu zuena. Bere ustez zibilizazioen eta gizarteen arteko lehia etengabea da eta konpetentzia horretan soilik “egokienek”, biologikoki prestatuenek bizirauten dute, eta Malthusek bezala, berak ere uste zuen txiro eta baztertuei laguntzak ematea Lehiaren arabera dabiltzan Natur Legeen aurka joatea zela.

Bere teoriari buruz Darwinek honako hau utzi zuen idatzita:

“En Octubre de 1838, esto es, quince meses después de haber comenzado mi estudio sistemático, se me ocurrió leer por entretenimiento el ensayo de Malthus sobre la población y, como estaba bien preparado para apreciar la lucha por la existencia que por doquier se deduce de una observación larga y constante de los hábitos de los animales y plantas, descubrí enseguida que bajo estas condiciones las variaciones favorables tenderían a preservarse, y las desfavorables a ser destruidas. El resultado sería la formación de especies nuevas. Aquí había conseguido por fin una teoría sobre la que trabajar”

“He llamado a este principio por el cual se conserva toda variación pequeña, cuando es útil, selección natural para marcar su relación con la facultad de selección del hombre. Pero la expresión usada a menudo por Mr. Herbert Spencer, de que sobreviven los más idóneos es más exacta, y algunas veces igualmente conveniente”

Laburbiltzen; Darwinek bere teoria osatzeko uztartu zituen naturaren behaketa eta garaiko goiko klasearen ikuspegi soziala eta politikoa.

-Darwinek ez zuen inoren aurka borrokatu behar izan bere teoria onartuta izateko.

Kontakizun kanonikoan Darwinek eliza eta sektore atzerakoienei aurre egin behar izan ziela kontatzen digute. Alabaina, hori historiaren zati bat baino ez da, gehienbat Huxley eta Wilberforce apezpikua artean izandako eztabaida ospetsuan oinarrituta, baina ia anekdotikoa.

Darwin, Beagleren bidaiatik etorri zenetik elite zientifiko viktoriarraren babesa eduki zuen une oro; lurra zapaldu bezain laster Geological Societyren Zuzendaritza Batzordearen kidea izendatu zuten, eta urte bat beranduago Royal Societyren kidea egin zuten.

Lehen aipatu dudan bezala Sir Thomas Henry Huxleyk, Sir Charles Lyell eta Sir Willian Hookerek bezala, laguntza osoa eman zioten Darwini bere lehenengo liburu ospetsua argitaratzeko eta bere teoria zabaltzeko. Honen garrantzia ulertzeko jakin beharra dago zientzialari guzti hauek ere elitearen kideak zirela, erakunde zientifikorik garrantzitsuenen zuzendaritzetan zeudela. Huxleyren kasuan, Geological Society, Ethnological Society, British Association for the Advancement of Science eta Marine Biological Association lehendakaria izan zen. Horretaz gain 10 Erret Batzordeetako kidea izan zen, garai horietako gobernuei motako guztietako gaiei buruz aholkua ematen zielarik. Laburbiltzen; boterearen aparatuen partaide bat zen.

T.H.Huxley
Thomas Henry Huxley

Huxleyk bezala, klase-kide askok ere ulertu zuten Darwinek proposatzen zuen eboluzioaren ikuspegiak onura ekartzen ziola haiek ordezkatzen zuten burgesiaren sektoreari: guztion artean eta guztion aurkako konpetentzia amaigabea, “egokienen” garaipena bizitzaren borrokan, aldaketa mailakatua eta jauzirik (iraultzarik) gabe eboluzioaren ibilketan….

Huxley, ordezkatzen zuen Iraultza Industrialaren burgesia berriak bezala, aldarrikatzen zuen administrazioaren erreforma eta heziketa laikoa, elizaren, aristokrazia eta betiko Lur-jabeen botere eta eraginetik aske. Eta helburu horretarako Darwinek proposatutakoa oinarri ideologikoa bilakatu zen. Elizaren aurkako lehian paper aurrerakoia jokatu zuen, txiro, langile eta inbaditutako herrien aurkako lehian atzerakoia. Lehenengo papera mila aldiz kontatu digute, bigarrena berriz ezkutatu.

Horrela deskribatzen du R. C. Lewontin eboluzio-genetistak Gaiak etxeak argitaratutako “Ez dago gure geneetan” (Gaiak) liburuan:

“Beraz, nagusi zen klaseak Jainkoa tronutik kendu eta zientzia ipini zuen haren ordez. Gizarteko ordenak gizaditik kanpoko indarren eraginaren ondorio izaten jarraitu behar zuen, baina orain indar horiek naturalak ziren, eta ez jainkoarenak. Nolanahi ere, gizarteko ordenaren zilegiztatzaile berria ordeztu zuena baina bikainagoa zen. Harrezkero, jakina, guregan ezarrita dago.”

-Darwinen planteamenduak ez ziren ez aurrerakoiak ez iraultzaileak izan.

Askotan Darwini buruz hitz egitean aurrerakoi eta baita ere iraultzailearen aurarekin apaintzen dute. Baina berak idatzitakoa irakurtzean konturatzen gara ze urrun zegoen garai horietan zeuden mugimendu ezkertiar eta iraultzaileetatik.

Hona hemen bere esana batzuk.

LANGILEAK:

” …Me gustaría mucho tener la ocasión de discutir con usted un punto relacionado, si se consolida en el continente, en concreto la idea en la que insisten todos nuestros sindicatos, de que todos los trabajadores, los buenos y los malos, los fuertes y los débiles, deben trabajar el mismo número de horas y recibir las mismas pagas. Los sindicatos también se oponen al trabajo a destajo (en suma, a toda competición). Me temo que las sociedades cooperativas, que muchos ven como la principal esperanza para el futuro, igualmente excluyen la competición. Esto me parece un gran peligro para el futuro progreso de la humanidad. No obstante, bajo cualquier sistema, los trabajadores moderados y frugales tendrán una ventaja y dejarán más descendientes que los borrachos y atolondrados “.
(Heinrich Fick-i idatzitako gutuna. 1872)

ARRAZISMOA ETA INPERIALISMOA (Gogora dezagun garai horretan Ingalaterrako Inperioa mundu mailako boteretsuena zela):

buruak3“En algún momento de un futuro no muy distante como para medirlo en siglos, casi con toda certeza las razas humanas civilizadas exterminarán y reemplazarán a las salvajes en todo el mundo. Al mismo tiempo, los monos antropomorfos… sin duda, serán exterminados. La diferencia entre el hombre y sus allegados más cercanos se presentará entonces más amplia, porque será la que corresponderá entre el ser humano con una civilización incluso mayor —como es de esperar— que la de los caucásicos y la de algunos monos tan inferiores como el mandril, en vez de como se presenta ahora entre el negro africano o el australiano y el gorila”

“Su piel roja (“Fueguinoei” buruz), inmunda y grasienta, sus cabellos enmarañados, su voz disonante, sus gesticulaciones violentas y carentes de toda dignidad. Al observar a tales hombres, uno apenas puede creer que sean criaturas como nosotros, nuestro prójimo puesto en nuestro mismo mundo … ¿No es un tema habitual de reflexión el dudoso placer que pueden extraer de la vida algunos de los animales menos dotados? Con mucha más razón, pues, podemos preguntarnos lo mismo con respecto a estos hombres.”

(Gould. “El Estado moral de Tahiti…. Y de Darwin)

“Los notables resultados que los ingleses han obtenido siempre como colonizadores, comparados con los de otras naciones de Europa / … / Es en apariencia muy verdadera la opinión de los que entienden proceder el admirable progreso de Estados Unidos, como también el carácter del pueblo, de la selección natural”

stephenjaygould
Stephen Jay Gould

Honekin jarraitu baino lehen, eta Goulden ekarpena hona ekarri dudanez, argitu nahi dut Gould darwinista zela eta Darwinen miresle handia ere, bere idazkietan heroi moduan deskribatzen zuen maiz Darwin. Hala ere, Gouldek zintzotasun maila altua zeukan eta beste darwinista batzuek ezkutatzen dituzten historiaren alde ilunak ezagutzera ematen zituen, nahiz eta bere ulerkortasuna adierazi Darwinen akatsei.

EMAKUMEA:

“Por lo general se admite que cualidades como la intuición, la rapidez en la apreciación y, quizá, la capacidad de imitación, se encuentran más acentuadas en las mujeres; pero por lo menos algunas de estas facultades son características de las razas inferiores, y por ende de un estado de civilización más bajo y primitivo. La diferencia fundamental entre el poderío intelectual de cada sexo se manifiesta en el hecho de que el hombre consigue más eminencia, en cualquier actividad que emprenda, de la que puede alcanzar la mujer (tanto si dicha actividad requiere pensamiento profundo, poder de raciocinio, imaginación aguda o, simplemente, el empleo de los sentidos o las manos).”

ESKLABISMOAREN AURKA:

Aurreko atalen norabidearen kontra, Gouldek azpimarratzen du Darwinek esklabismoaren aurkako jarrera argia zeukala, eta bere esanak helarazten dizkigu:

“Aquellos que sienten simpatía por el amo y frialdad de corazón por el esclavo no parecen ponerse nunca en el lugar de este último; ¡qué sombrías perspectivas, sin la menor esperanza de cambio! Imagínese a usted mismo ante la posibilidad, siempre planeando sobre su cabeza, de que su mujer y sus hijos (aquellos objetos que la naturaleza empuja a llamar propios incluso a un esclavo) sean arrancados de su lado y vendidos al mejor postor como si fueran ganado”

GIZARTEAREN BAZTERTUAK

“la transmisión libre de las perversas cualidades de de los malhechores se impide ejecutándolos o reduciéndolos a la cárcel por mucho tiempo” lo apoya en que “en la cría de animales domésticos es elemento muy importante de buenos resultados la eliminación de aquellos individuos que, aunque sea en corto número, presenten cualidades inferiores”.

“Existe en las sociedades civilizadas un obstáculo importante para el incremento numérico de los hombres de cualidades superiores, sobre cuya gravedad insisten Grey y Galton, a saber: que los pobres y holgazanes, degradados también a veces por los vicios se casan de ordinario a edad temprana, mientras que los jóvenes prudentes y económicos, adornados casi siempre de otras virtudes, lo hacen tarde a fin de reunir recursos con que sostenerse y sostener a sus hijos. / … / Resulta así que los holgazanes, los degradados y, con frecuencia, viciosos tienden a multiplicarse en una proporción más rápida que los próvidos y en general virtuosos … En la lucha perpetua por la existencia habría prevalecido la raza inferior, y menos favorecida sobre la superior, y no en virtud de sus buenas cualidades, sino de sus graves defectos.”

Pasarte hau irakurtzean Lewontin “Ez dago gure geneetan” liburuan agertzen duen Richard Dawkinsek (“The Selfish Gene”) esandako zerbait:

“…familia deuseztatu egin dugu ekonomiaren aldetik bere burua aski izateko unitate gisa eta Estatua ordezkatu egin dugu. Ez litzateke, ordea, umeentzako bermatutako laguntzaren pribilegioaz abusatu behar…. Hazteko gauza diren baino ume gehiago dituzten pertsonak, gehienetan, ezjakinegiak dira nahita egindako ustiapen gaizkile moduan salatzeko. Susmagarriagoak iruditzen zaizkit erakunde ahaltsuak eta hori egitera nahita bultzatzen zituzten buruzagiak”.
(The Selfish Gene. 1976)

Nik esango nuke antzekotasun handia dagoela Darwinek baztertuekin adierazten duen mesprezua eta Dawkinsek agertzen duen jarreraren artean.

-Determinismoa, arrazismoa, eugenesia eta darwinismoa.

Arlo desberdinetatik leporatu diote darwinismoari arrazismoa, eugenesia eta antzeko praktikak bultzatu izana. Honen aurrean darwinista batzuk honako hau esaten dute bere defentsan:

“El darwinismo probablemente contribuyó al ascenso del racismo a finales del siglo XIX y, por tanto, ayudó a fomentar en general el racismo del siglo XX. El darwinismo fue usado también para exacerbar el desprecio por los pobres en el siglo XIX. Considerado todo ello, el darwinismo ha tenido muchos efectos lamentables y, a veces, actualmente viciosos en el clima social del mundo moderno. Es comprensible que tantos odien a Darwin y al darwinismo” … Es, a menudo, una amarga carga vivir con el darwinismo y sus implicaciones. A diferencia de tantas doctrinas, religiosas e ideológicas, no es, ciertamente, un opio intelectual… nadie puede hacer un juicio al darwinismo basado en higiene moral”.

(Michael Rose)

“Hitler no inventó la equivoca traducción a los asuntos humanos. El darwinismo de faramalla había servido como razonamiento oficial para la conquista militar alemana durante la primera guerra mundial (al tiempo que nuestro bando utilizaba con frecuencia el mismo argumento, aunque de manera menos entusiasta y sistemática)…. Varios eugenistas ingleses y norteamericanos ofrecieron al principio elogios a las leyes de Hitler sobre restricción del matrimonio y la esterilización obligatoria….”

(Gould. “El tajo más cruelísimo de todos”)

Hau da, darwinista batzuk darwinismoaren erabilera maltzurra gertatu dela onartzen dute, baina arrazoitzen dute hori ez dela darwinismoaren berezko ezaugarria, baizik eta kanpotik eragindako manipulazioa.

Sandin bezalakoek, alta, aurkako iritzia daukate; Darwinek proposatutako teorietan argi uzten du bere klasismoa, arrazismoa eta inperialismoa, eta horren ondorio logikoak dira bere izenean egin diren bidegabekeriak. Honekin zerikusirik daukan aipamen berezia aurkitu dut Gouldek idatzi zuen “Acabo de llegar” azken liburuan: bertan Marx eta Darwinen arteko harremana jorratzen du.

Gouldek emandako datuen arabera Marxek miresmen handia sentitu zuen Darwin eta berak proposatutako teoriarekin. Lehenengo urtetan Darwinen oso aldeko iritziak utzi zituen idatzita, batez ere teismoa borrokatzeko zeukan gaitasunagatik. “Das Kapital” ale autografo bat bidali zion Marxek, eta Darwinek gutun labur eta edukazio oneko, baina hutsik, batekin erantzun zion. Alabaina Marxen miresmena gutxitu zen urteek aurrera egin ahala, eta horrela islatu zuen Engelsi bidali zion gutun batean:

“Es curioso ver cómo Darwin descubre en las bestias y en lmarrazoakos vegetales su sociedad inglesa, con la división del trabajo, la concurrencia, la apertura de nuevos mercados, las “invenciones” y la “lucha por la vida” de Malthus. Es el bellum omnium contra omnes [la guerra de todos contra todos] de Hobbes, y esto hace pensar en la Fenomenología de Hegel, en la que la sociedad burguesa figura bajo el nombre de “reino animal intelectual” mientras que en Darwin es el reino animal el que presenta a la sociedad burguesa…”


-Determinismoa eta soziobiologia.

Nork ez du ezagutzen neodarwinismo eta determinismoaren ikurra bilakatu den Richard Dawkinsek idatzitako “Genea berekoia” liburua eta bertan planteatzen duena?

Honako kritika hau egiten du Gouldek “Eboluzioari buruzko gogoetak” (Gaiak) liburuan:

“Dawkinsen teoriak sortutako lilura mendebaleko zientziaren pentsamenduko ohitura txar batzuetatik sortu dela uste dut; guk (barkatu hitzak) atomismo, erredukzionismo eta determinismo deitzen ditugun jarreretatik. Osotasunak “oinarrizko” unitateetan deskonposatuta ulertu behar direla; unitate mikroskopikoen ezaugarriek emaitza makroskopikoen portaera sortu eta azal dezaketela…”

E. O. Wilsonek sortu zuen soziobiologia antzeko bidetik doa; dena dago gure genetan eta beraiek moldatu dute bizi garen gizarte eredua. Hona hemen Lewontinek egiten dion kritika “Ez dago gure geneetan” liburuan:

“Soziobiologiaren funtsezko baieztapenak dioenez, giza kulturaren eta portaeraren alderdi guztiak geneetan kodeatuta daude eta hautespen naturalaz moldatu dira… soziobiologia giza existentziaren azalpen erredukzionista eta determinista biologikoa da. Haren zaleek diotenez, lehenik eta behin lehengo eta oraingo gizarte-ordenaren berezitasunak geneen berariazko jardueraren ezinbesteko adierazpenak dira…. Soziobiologiak erakargarritasun orokorra status-quoa legitimatzen duelako du. Oraingo gizarte-ordena giza genotipoaren nahitaezko ondorio baldin bada, garrantzia duen ezer ezin da aldatu. ”.

-Berekoikeriaren nagusitasuna, “Egokienen” garaipena, guztion arteko etengabeko leia….

Hauexek dira era leunago ala gordinago batean darwinismoak eskaintzen dizkigun natura eta eboluzioaren ikuspegiaren ondoriorik nagusienak. Eta kapitalismoa den sistema politiko eta ekonomiko zehatzaren arauak eta ideologia lege naturaltzat aurkezten dizkigute gizartearentzat.

Puntu honetan bat nator Sandinekin; darwinismoaren ildo ideologikoirabazle eta filosofikoek ezin dute izan bidezko eta aske izango den gizarte baterako oinarriak, aitzitik; historikoki maizago erabili dituzte inperialismoa, sarraskia eta mota guztietako zapalketak natur legeak, eta beraz saihestezinak, direla egiaztatzeko.

Zentzu horretan deigarria da ikustea darwinismoaren ikertzaileek gizakiaren historian, gizartean eta naturan dauden elkartasuna, elkarlana eta altruismoaren frogapenen sakonean…. berekoikeria eta norgehiagoka daudela demostratzeko egiten dituzten saiakera “zientifikoak”. Organismo baten, eta baita gizarte baten, osaketan zenbatezinak diren osagaien arteko elkarlana eta elkartasuna beharrezkoa dira. Hala ere, darwinistek soilik ikusten dituzte gene berekoiak, bahitzaileak, parasitoak eta antzeko irudi ezkorrak. Zientzia hutsa ala zerbait gehiago?

Amaitzeko.

Eboluzioa; oso gai erakargarria… eta korapilatsua da, zientzialari eta biologoen artean dauden eztabaida sutsuak ikusita: Biologia arloan darwinistak eta beste motako eboluzionisten arteko eztabaidak; darwinismo barruan deterministak eta ez deterministen arteko eztabaidak (esaterako: Dawkins vs. Gould), hainbeste gauza oraindik argitu eta finkatu gabe… !

Kreazionismoaren aurkako guda ez dago oraindik irabazita eta hainbat herritan jarrera erlijiozkoek eta irrazionalek daukaten gorakada ikusita borroka hau luzea izango dela aurreikusi dezakegu. Zeregin honetan darwinismoak protagonismo osoa bereganatu du, eta protagonismo hori erabiltzen dute darwinista batzuk darwinismoari zientzia eta ezkerretik egiten zaizkion kritikak gutxiesteko ala kreazionismoarekin lotzeko.

Bitartean eztabaida zientifikoak irekita jarraitzen du.

Besterik gabe, hau izan da nire ekarpena txikia gaia zabaltzeko.

8 pentsamendu “Darwinismoari kritikak zientzia eta ezkerretik”-ri buruz

  • eztakit zeñek idatzi dun baño OSO GAIZKI dao

  • Hasteko, bejondeizula horrelako gai zientifiko eta potolo bat Zuzeura ekartzeagatik.

    Errealitatea esplikatzen du (neodarwinismoak), baina ez etikoa dena, moralki ondo dagoena. Bi kontzeptu hoiek nahasteak ez du zentzurik bakoitzaren sujetua desberdina delako.

  • Kaixo Olentzero.
    .
    Eskerrik asko zure erantzunagatik.
    .
    Hor dago koska; neodarwinismoa ez da errealitatearen azalpen hutsa. Gure organismoen bizitzaren oinarrian berekoikeria dagoela esaten duenean erabat ideologizatuta dagoen irakurketa egiten ari da. Zergatik ez du kontrako irakurketa egiten nahiko froga baldin badago?
    .
    Esaterako; Gaiak aurten argitaratu duten “Genomak eskuratuz” (Lynn Margulis, Dorion Sagan) liburuaz (ez dut oraindik irakurri) honela esaten dute:
    .
    “liburu honen egileek agerian jartzen dutenez, eboluzioaren aurrerapen handi bat genoma erabat desberdinak zituzten bi organismoen artean kontsortzioak sortzea izan zen. Autoreek, milioika elkarreragin posibleen artean (parasitismoa barnean), bat hautatu dute beren lanaren xede nagusi: sinbiosia; eta modu sinesgarrian frogatzen dute leinu ebolutiboen ehuneko harrigarriro handi batek sinbiosian duela jatorria.”
    http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=821
    .
    Hau da, sinbiosi eta elkarlana nagusi diren organismoetan neodarwinistek soilik berekoikeria, guztion arteko leia eta “egokienen” garaipena ikusten dituzte. Etika, moral eta ideologia kapitalistaren eragina da hori.

  • Gure organismoaren “helburua” bizitza mantentzea eta oinordeak sortzea da. Hori berekoikeria naturala da, nire bizitza, nire oinordeak. Honek ez du esan nahi kolektiboetan ez dudala parte hartuko. Sinbiosiaz baliatuko naiz nere helburuak lortzeko, esfortzua txikiagoa izango delako.

  • Horixe; bizirik jarraitu nahi izatea, oinordeak sortzea, sinbiosia, elkarlana, elkartasuna eta baita altruismo hutsezko ekintzak, baita esfortzu gehiago eskatzen dutenak edo bizitza galtzeko punturaino direnak ere, “berekoikeria naturala” moduan deskribatzea ideologia zehatz baten emaitza da. Beren etika eta moralean berekoikeria aurrerapenaren (etekinen) motortzat hartzen duena.

  • Organismoak ez du helburutzat bizirautea eta oinordekoa uztea. Organismoak ez du helbururik. Molekulak autoerreplikatu dira, zelulak ere, eta organismo zelulanitzak ere.

  • Menos mal que hay alguien que expresa claramente que Darwin no era más que un observador, pero que no tenían ninguna base científica sus afirmaciones. Una opinión, una teoría no científica.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude