[Azalak] CNIa estatuko gaurko egunkarien azaletan

Espainiako CNIa estatuko gaurko egunkarien azaletan – 

Espainiako CNIko zuzendari Paz Estebanek, Kongresuko gastu ezkutuetarako kredituen kontrolerako batzordearen lehen bilkuran parte hartu duten hamar diputatuei eman die informazioa, Espainiako zerbitzu sekretuek aitortzen dute Euskal Herri eta Kataluniako politikari, kazetari eta ekintzaile, 20 pertsona inguru espiatu zituztela.

Pere Aragones Generalitateko presidentea omen da baimen judizialaren zelatatutako 20 politikarietako bat, ez dute zehaztu, ordea, presidente ote zen zelatatu zutenean. Paz Esteban, Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendariak ez du bere gain hartu gainerako kasuen ardura, eta atzerriko potentziak jo ditu erantzule, gehiago zehaztu gabe. Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, CNIk onartu du baimen judizialarekin zelatatu zutela CitizenLab eta The New Yorker aldizkariak argitaratutako zerrendako independentisten artetik “kopuru jakin bat”, baina entzuketen biktima izan diren gainerako pertsonentzat, besteak beste, Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentearentzat, bi ‘errudun’ aipatu ditu CNIk: atzerriko herrialde bat, edo Estatuaren ‘estolderia’ deiturikoetako beste erakunde batzuk. Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramailearen esanetan, bileran ez da izan “Defentsa ministroak iragarri zuen moduko sorpresarik”. Hemen estatuko gaurko egunkarien azalak.

Pegasus programarekin ustez espiatu dituztenen zerrenda

Espainiako CNIa estatuko gaurko egunkarien azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.