Biluziaren aurkako bataila galdua

Espainiako Estatuan edozein leku publikotan biluztea legezkoa baita. Biluztu nahi duenak ez du zertan harri-arte ezkutu bat bilatu lehen bezala, ez hondartza ofizialki nudista bat, legeak edozein leku publikotan biluzteko eskubidea babesten baitu.

3.000 euskal herritarrek egiten dute nudismoaren hautuaBaina nudismoa ez da exibizionismoa. Exibizionismoa delitua da, eta nudismoa ez. Halere, zuzentasunaren gurutzadak aurrera jarraitzen du han eta hemen, moralitatearen polizia, Espainian, 1969an desagertu arren.

Non du nudismoak tradizio gehien Euskal Herrian?

Bizkaian Lekeitiotik Ondarrurako harrizko kaletan, Aizkorri edo La Salbajeko hondartzetan biltzen dira. Araban Arranguako zelaietan, Nafarraten eta Albinako urtegietan.  Aspaldi ez dela Bilboko Artxandako udal igerilekuetan nudistentzat ordutegi berezia ere zabaldu da. Gipuzkoan Saturraranen, Donostiako Santa Klara uhartean eta Zarauzko golf parean biltzen dira biluziaren lagunak, eta Lapurdin, Bidarten eta Miarritzeko eskilaretan. Nafarroan aldiz, Allozeko eta Yesako urtegietan.

Nudismo eta naturismoaz, hauen eskubide eta jarduerez informazio gehiago nahi duenak, eskuragarri du Euskal Naturisten Elkartean.

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria