Baina zer demontre da EPOa?

Mikel Astarloza eta Aleksandr Vinokurov. Biak txirrindulari handiak, biak doping kasuetan nahastuak. Pasaitarrak gaur eman du bere errugabetasuna defendatzeko prentsaurrekoa, eta kazakhstandarra, bi urteko zigorra beteta, gaur itzuliko da errepidera. Biek (Mikel Astarlozaren kasua kontranalisiaren zain dago), ustez, EPOarekin eman zuten positibo.

Baina zer da EPOa? Eta zertan laguntzen dio kirolariari?

EPO eritropoyetina hormonaren laburdura da. Eritropoyetinak odoleko eritrozitoen hazkundea errazten du, giharrek oxigeno gehiago izan dezaten. Indar eta ahaleginean luzaroagoan iraun ahal izateko nekearen agerpena atzeratzea da hormona horren egitekoa.

Giltzurrun eta gibelak modu naturalean sortzen dute eritropoyetina. Odoleko globulu gorriak gutxitzean edo aireko oxigenoa kopurua murriztean, EPO produkzioa hazi egiten da. Ez da arraroa beraz, zenbait kirolari, euren prestaketa fintzeko, altuera handiko lekuetan kontzentratzea. Itsas-mailatik zenbat eta gorago, eritropoyetina produkzioa orduan eta azkarrago hazten da.

Baina giltzurrun eta gibelak berez sortu arren, kirolarien artean gero eta usuago ikusten da eritropoyetina artifizialki gehitzeko joera. Joera hau ez dago arriskutik salbu ordea, eta kirolariaren osasuna kolokan  jartzera ere iritsi daiteke. Eritropoyetina gehituta, odolean egon ohi diren globulu gorrien kopurua ere nabarmen hazten da, eta horrekin odolaren dentsitatea. Horrela denean, bihotzak ere bere ahalegina biderkatu behar izaten du, berezkoan baino lodiago den odola punpatu ahal izateko. Gehiegizko ahalegin horrek, bihotzeko arazoak izatea ekartzen du maiz.

Azken aldian, hirugarren belaunaldiko EPOa baliatzen dute kirolariek. CERA deitzen diote. Rebellin, Di Luca, Ricco, Landaluzeri atzeman diote, besteak beste, txirrindularien artean.

Aurreko EPO ereduen aldean, zer motatako abantailak ditu CERA deitzen dioten honek?

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

Zer duzu buruan “Baina zer demontre da EPOa?”-ri buruz

  • Interesgarria Jon!Ea Mikelen kontraanalisia negatiboa ematenh duen…