Ametsak Besarkatuz/Surf Hirian.

foto_0037

Ez dut oroitzen noiz hasi ziren zehazki nere objektiboaren aurrean azaltzen. Negua zela oroitzen du, hori bai. Ziur. Neguan, hondartzan, sasi poeta gazte eta zakurra paseatzen duten jubilatu bakartiak soilik ibiltzen zirelako. Beste figura hauek azaltzen hasi ziren arte. Neopreno traje beltzak jantzita, uretara sartu eta korrokoien moduan orduak pasatzen zituzten, olatu aproposaren zain, argazkilariak botoia sakatzeko instant horren zain egoten garen moduan.
Berehala jabetu nintzen, ordea, ez nituela soilik uretan ikusten. Besapean ohola helduta, figura hauen migrazioei erreparatzen hasi eta gure hiri eta herrietako kaleetan, autobus eta tren geltokietan topo egiten nituela konturatu nintzen.
Eurei segika ibili nintzen, nortzu ziren, zer egiten zuten edo nondik zetozen jakiteko asmoz. Galdera askorentzat ez nuen erantzunik topatu, baina surflariak zirela ikasi nuen, hura ere surfa zela.
Udako beroak, paisaiak eraldatzen dituen bezala ezkutatzen ditu surflari hauek udatiarren artean. Baina ez kezkatu, udazkeneko eguraldi zakarrekin batera azalduko dira berriro gure begien aurrean.
Kalean zoazela tap, tap, tap entzuten duzunean, burua jiratu eta lasterka aurreratuko zaituzte, traje beltzean sartuta, ohola besapen dutela, askotan bakarrik, hondartzarako bidean, hondartzak neguan ere bizitzaz betez. Etorriko¬† da negua bueltan…zain gaude.

[bideoa]https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/06/Ametsak.flv

surf

Zer duzu buruan “Ametsak Besarkatuz/Surf Hirian.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude