Alfonso Ussiaren luma matxista

Sozialistei egurra ematea zen zutabearen helburua. Bere hiruzpalau obsesioetako bat dena. Real Madrid taldea goraipatu, espainola ez beste nazionalismoak gutxietsi eta sozialistak egurtu, horixe Ussiaren ibilbidearen konstanteak.

Leire Pajinekin sartu nahi izan zuen eta horretarako irainetara jo zuen. “Leire Pajinek gizendu egin du”. Hala hasten zuen artikulua. Gero “admirablemente culonzuela”, “melocotona temprana”, “sirena de Botero” eta “dicharachera gordinflona de nuestro oriente” bezalako perlak eskaintzen dizkio.

Pajinek esaten dituenak kritikatu ordez (baditu gainera aukeratzeko adina) irainera jotzen du. Eta “defektu” fisikoak kritikatzera jotzen du, gainera.

Jarrera matxistaren beste adierazgarri bat ere topatu dezakegu artikulu berean. Manuel Pizarro goraipatzeko ez baitzaio hankartean bi kalabaza dituela esatea besterik bururatzen.

Hemen duzue ‘Loros‘ titulua daraman artikulua.

MjQ2Mw==

alfonso ussía, iritzia, la razón, leire pajin, matxismoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude