Alemania 0-1 España: Azkenean irabaziko dute

MjgwMg==

Nire aita eta anaia germanoak telebistaren aurrean partidua ikusten utzi eta kalera haizea hartzera joan naiz. Atseden hartu nahi nuen egun osoa lanean pasa eta gero. Ilunabarra lasai ikusi, itsasoaren zarataz gozatu eta kezketatik ihes egin, pentsamendu lasaien bidezidorretatik.

Baina olatuen zarata indartsu, homogeneo eta gozoa entzunaz, begiak itxita nengoela, malekoi ertzeko tabernatik “GOOOL” ikaragarri bat etorri da zaplastekoa ematera. Kolpe ederra hartu dut, armonia joan da ustekabean, eta hodeietatik egunak berotutako harrietara jausi naiz. Errealitatera. “Zer gertatzen da?”

Harriduraren pikadurekin amaitu nahian, hurbildu, eta han ikusi ditut 10 urte inguruko ume batzuk (ikastolan dabiltzanak) partidua ikusten:

-Zeinen alde zaudete ba?

-Españaren alde.

Irudia | Españako bandera balkoian | Mk | Creative Commons By SA
Alemania, España, Hegoafrika, Munduko Kopa

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

3 pentsamendu “Alemania 0-1 España: Azkenean irabaziko dute”-ri buruz

  • Markos Jutsuriaga 2010-07-07 21:49

    Hasieran tituluan alemania 1-0 España jarri dut. Barkatu eta eskerrikasko zuzentzeagatik.

  • Oier Aranzabal

    Emaitza hori hobea zen ez? Ez da ezer Markos, segi idazten, erredakziokook horretarako gaude.

  • Nik “Mugaldekoak” ikusi nuen ETB1-en. Zoritxarrez, ale bakanak baino ez ginen izango… Eta niri ere iritsi zitzaidan jendearen pozaren oihartzuna zabalik nuen leihotik. Zer zaila egiten zaidan futbolaren ustezko emozioa bizitzea, eta are zailago kasu honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude