Albistari digitalak irakurtzeko 10 arrazoi

NzU0Hona hemen Zuzeu edo gainontzeko albistarai digitalak irakurtzeko 10 arrazoiak:

1. On-line komunikabideek ez dituzte eskuak zikintzen

2. Bidaiatuz gero nire on-line komunikabidea bertan topatu dezaket

3. Nire webeko albisteak edonon entzun ditzaket podcast-aren bitartez

4. Albiste bat gustatzen bazait lagun bati bidali diezaioket

5. Nire iritzia eman edo iruzkin bat egin dezaket interesatzen zaidan notiziaren inguruan

6. Nire albistari digitalak ez ditu atal finkoak eta nire gustura moldatu dezaket

7. Ez didate inoiz nire albistari digitala buzoitik lapurtuko

8. Notiziak begirada bat botaz irakurri ditzaket

9. Gertatzen direnean gertakarien berri izan dezaket, ez dut biharamunera itxaron beharrik

10. Ez dut nire albistari digitala birziklatu beharrik

Ez dago gaizki, ezta? Okurritzen zaizkizue gehiago?

Irudia | malgutasuna, azkartasuna, betierekotasuna… | Dorival Moreira | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Albistari digitalak irakurtzeko 10 arrazoi”-ri buruz

  • 11- Zuzeu bezalako albistari horizontaletan, gainera, zuk zeuk egin dezakezu albistea, hala nahi duzunetan. Ez bakarrik iruzkina.
    12- Zuzeu bezalako albistari horizontaletan, gainera, ez bakarrik lagun bati, zeure komunitateari aholka dieziokezu zerbait irakurtzea, esteka bidez. Zuk zeuk.