88 egun hotz, zakar eta lehor iragarri dituzte

Gaur asteazkena, 00:38an sartu gara neguan ipar hemisferioan, eta ez ohi bezala atzo abenduak 21 San Tomas egunez. Udaberria martxoaren 21ean hasiko da, beraz, urtarorik laburrena izango da hau.

Euskalmeten arabera, negu gogorra eta lehorra izango da gaur hasi duguna, eta elurra behin baino gehiagotan iritsiko da kostara. Horrez gain, hotz boladak ere sarriak izango dira.

AEBetako meteorologia agentziak eta Erresuma Batuko Met Office agentzia ere bat datoz neguko giroaren iragarpenarekin, bereziki hotza eta lehorra izango dela diote, batez ere urtarrila.

Hala dio Euskalmeten gaurko iragarpenak: “Negua euri kontuekin hasiko dugu. Edozein momentutan euria egingo du, baina arratsaldea lasaiagoa izatea espero dugu. Arratsalde-gau partean fronte berri bat sartuko da eta horren atzetik haizeak ipar-mendebaldera egingo duenez euri giroa nagusituko da. Tenperaturak berdin jarraituko du, baina elurraren maila jaisten joango da eta azken orduetan mendi altuenetan elurra egingo du”.

Gaurko eguna izango da urteko egunik laburrena, eguzki ordu gutxien izango dituen eguna, bederatzi ordu eskas. Luzeena berriz, ekainaren 21a izan zen, 15 eguzki-ordu izan ziren. Neguan eguzkia bere puntu australenean aurkitzen da, hegoaldeko puntu baxuenean egingo ditu hainbat egun, eta horri deitzen zaio, hain zuzen neguko solztizioa. Une horretan, bestalde, hego hemisferioan uda hasiko da. 

Elurraren zain

Irudia | Elurraren zain | Lg3photo | Creative Commons By SA
elurra, hotza, negua

Zer duzu buruan “88 egun hotz, zakar eta lehor iragarri dituzte”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude