6 milioi euro eta 3cm

Krisiagatik den edo bestela den ez dakit, baina azken aldian aztoratu egiten naute hau bezalako albisteek: 6 milioi euro alfer-alferrik xahutu dituzte Ingalaterran, eta izan zitekeen Alemanian, eta Euskal Herrian. Ikaragarrizko makroproiektuak egiten dira, eta gainera, gaizki. Zeinen erraz gastatzen den besteren dirua!

Igerileku dirdiratsu ireki berria profesionalek ezingo dute erabili, ez behintzat lehiaketarako. Joko olinpikoetatik kanpo geldituko da igerilekua, eta horrek herriari ekarriko zizkion milioi guztiak ere bai.

Eta orain, betikoa: erantzukizunen banaketa. Udalak dio ez zela olinpiar jokoetarako, izatekotan entrenamenduetarako, eta ondokoak dio ingeniarien errua izan dela, eta hark bestearena… eta sei milioi xahuturik. Gaitzerdi, zaletuentzako geldituko dela, gozo-gozo ibiliko dira adinekoak, eta haur txikiak.

Baina neure herrian altxatu zuten adokinatua (altxatu eta hautsi) ez zuten beste ezertarako erabili. Bi bider ordaindu genuen zapaltzen dugun zorua. Eta noski, horretara bideratzen den dirua, ez doa beste gauza batzuetara.

Igerileku olinpiko bat - 6 milioi euro eta 3cm

Irudia | Igerileku olinpiko bat | z | LGPL
6 milioi euro eta 3cm
Ekonomia, joko olinpikoak, krisia

Zer duzu buruan “6 milioi euro eta 3cm”-ri buruz

  • Arantza San Sebastian

    Igerilekua eta zure herriko adokinatua eta jasotzen ditugun zerbitzuak…
    Atzo amarekin joan nintzen zirujauarengana, azalean duen zerbait kendu behar omen diotelako. Atzoko bisita hirugarrena zen, lehenengoa familiako medikuarengana izan zen, berak dermatologoarengana bidali gintuen eta dermatologoak zirujauarengana; horrek itxuraz ez du erraza ikusten eta beste zirujauarengana bidali gaitu esanaz bigarren honek ez diola kenduko, ikusi besterik ez, kentzekotan hurrengo bisitan beharko duela izan.

    Zorte pixka batekin bosgarren bisitan kenduko diote, baina aurretik lau aldiz egin behar izango du joan-etorria.

    Nik gero eta gehiagotan ikusten dut zenbat denbora alperrik gastatzen den (eta zenbat diru publiko) bitarteko prozesuetan, eraginkortasunik gabe. Asko ari naiz kezkatzen horrekin.

    Portzierto, orain arteko guztiak mediku onak izango ziren, baldinbaitere! baina ez gaituzte euskaraz artatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude