550 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du Goldman Sachs banketxeak

Goldman Sachs inbertsio-banketxeak, mota honetako bankuen artean AEBetako handienetakoa denak, onartu du ez ziela bere bezeroei burutzen ari ziren inbertsioen inguruko behar beste informazio eman eta, hori dela eta, AEBetako balio komisioak finantza-elkarte bati inoiz jarri dion isunik handienari aurre egin beharko dio.

MjkwNw==

Senatuak finantza erreforma berria onartu ondorengo egunean ezarri du isun hau komisioak. Erreforma berri honek finantza-elkarteei kontrol zehatzago bat ezartzea aurreikusten du, muga gehiago izan ditzaten eta bezeroei informazio gehiago eta gardenagoa eman diezaieten.

Robert Khuzami komisioko ikerlari nagusiak adierazi duenez, isun hau “irakaspen gogor bat da Wall Streeteko enpresentzat.”

550 milioi ordaindu beharko ditu guztira banketxeak. Isunaren ia erdia, 250 milioi, banketxearen jarduerek kalteturiko bezeroentzat izango dira, eta gainerako 300 milioiak funts publikoetara bideratuko dira.

Krisiaren aurretik nagusi ziren inbertsio bankuen artetik ia zirkinik gabe iraun duen bakarretakoa izan da Goldman Sachs.

Irudia | Goldman Sachs banketxearen egoitza nagusia | wallyg | Creative Commons By SA