140 km / orduko abiaduraren alde

Espainiako Estatuko Gobernuak autobide eta autopistetako abiadura 110era jaitsi izana polemika iturri ari da izaten. Aurreztu aurrezten da gasolio/gasolina, baina…

Madrilen sortu da 140 km /orduko abiaduraren aldeko mugimendua, baina zabaltzen ari da, eta berehala iritsiko da gurerea ere. Manifestazioa egin dute eta firma bilketa ere martxan dute. Kontuan izatekoak dira 140km/orduko kanpainakoen argudio hauek:

  • -Gaur egun Espainiako Estatuan indarrean dauden abiadura mugak 1972an ezarritakoak ziren, eta arrazoi energetikoengatik ezarri zituzten, ez segurtasun arrazoiengatik.
  •  -140ko abiadura legezkoa da Europako hainbat herrialdetan. Logikotzat jotzen dute abiadura hori, errepideak eta gaur egungo autoen baliabideak ikusita.
  •  -Heriotza dakarten auto istripu gehienak autobide eta autopista ez diren errepideetan gertatzen dira: %72,8.
  •  -Abiadura kontrolaturik dago lehendik ere autobide eta autopistetan: Lau radarretatik hiru autobide eta autopistetan daude jarriak.
  •  -Abiadura “ezegokia” autobide eta autopistetako istripuen %10aren eragile da soilik.
  •  -Abiadura ezegokia kriminalizatzeak ez du ekarri istripuak gutxiagotzea, soilik isunen bidezko errekaudazioa igotzea ekarri du.
  • -Distrakzioen ondorioz gertatzen dira errepideetako istripuen %42, hau da, abiadura ezegokiagatik baino hiru bider gehiago.
  •  -Istripuetan hildakoen %26k ez zeraman uhala jarririk. Abiadura ezegokiagatik hildakoen bikoitza da uhala ez eramateagatik hildakoena.

140 km orduko abiaduraren alde

Irudia | 140 km / orduko | movimiento140.com | Creative Commons By SA
140 km /orduko abiaduraren alde

Zer duzu buruan “140 km / orduko abiaduraren alde”-ri buruz

  • Aitzol Azurtza 2011-09-05 19:55

    Kontuan izanik egungo autoak teknikoki orain hogeita hamar urtetako autoak baino askoz ere hobeak direla eta kontuan izanik autobideen sarea asko hazi dela eta, orohar, errepide seguruak eta ongi eraikitakoak direla, ez zait zentzugabea iruditzen abidura-muga 140 kilometro ordukora igotzea. Alemaniako autobide sarean (“Autoban” delakoan) ez dago abiadura-mugarik (zati batzutan badu abiadura-muga eta sare osoan zehar aholkatutako abiadura 130 km/h da) hala ere, munduko errepide sarerik seguruenetakoa da. Istripu kopurua gutxitzeko gakoa ez da abiadura gutxitzea, baizik-eta istripuak eragiten dituzten zergatien aurka gogor eta zorrotz borroka egitea: mozkorkeria (legezko alkool-tasa jeitsi lezakete eta isunak zorroztu), gerriko eza, nekea, autoen egoera kaxkarra (balazta ahulak, gurpil higatuak…), gidariaren ardugabezia… Baina noski, legedia zorrozteak esan nahi du legedia betearaziko duen polizia taldea izatea eta horretan espainiarrak ez dira hain zorrotzak, legea betearazteko zereginetan alperrak direla ere esango nuke… (arik-eta euskaldunon aldarrikapen politikoak zapaltzeko ez bada, orduan oso zorrotzak bait ditugu espainiar poliziak!)