Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Infinituaz

Infinituaz - Juan Luis Moraza artista gasteiztarra da gurean artelan kontzeptualenak egiten dituenetako bat. Bere proposamenak zailak izaten dira (estetikoki), gogorrak eta, askotan, hotzak. Baina be...

Urtarrilak 17 arte

ITURRINO HANDIA eleberria Otsailaren 22an plazaratzeko asmotan gabiltza. Beraz, lasai antzean ibiltzeko, azalaren auzia aurki erabaki behar dugu. Hemen egin genuen kontsulta Sonia Uribek egindako bi a...

Depre

Roberto Bolañoren nobela postumoak (2666 izenekoa, Anagrama), Charles Baudelaireren aipu bat dakar ezertan hasi baino lehen. Aproposa egiten zait gaur: Un oasis de horror en medio de un desierto de ...

Zain

Ez dakit zuek, baina ni zain nago. Jakin nahiko nuke nor arraio poztu den Barajasko bonbaren oihartzunarekin. Ezagutzen duzue baten bat? Eta balitz eta balego, zer dio horrelako horrek? Nola antolatz...

Meniaren finiera

Amaitu da. Barajasen jarritako bonbak apurtu du harildutako bake eskasa. Eskasegia. Eta, kra, milagarrenez pitzatu zaigu barrena, kra, izotzak oinpean egiten dakien zaratarekin: kra. Batzuentzat ond...

Amondarain

Oraintxe itzuli naiz J.R. Amondarain artistak Ergobian daukan estudiotik eta, arraioa!, oraindik ikusitako guztiaren kulunkan nabil. Datorren Apirilean Donostiako Koldo Mitxelenan egingo duen erakusk...

Zoki

Aspaldi haren berririk ez, eta hara non azken liburua bidali didan Francisco Javier Irazoki adiskideak. Zoki-k, alegia. Ez dakienarentzat esan dezagun poeta dela Zoki, gaztelaniaz idazten duen lesaka...

Mr. Dinamyte hil egin da

  Wo! I feel good, I knew that I wouldn't of / I feel good, I knew that I wouldn't of / So good, so good, I got you / Wo! I feel nice, like sugar and spice / I feel nice, like sugar and spice / So n...

Asteroko zutabetik

  () Zazpiehun preso pòlitiko ditugu, hiru milioiko biztanlerian, iheslariak ehunka, sintoma axaleko bat baino ez dela irizten dio zenbaitek gertaera horri, ukatu egiten baitu arazo politikoaren e...

Gabon zoriontsuak

Amama joan zen ihesi bere kantu zaharrekin, baina bat, behintzat, ez zaigu oraingoz desagertu memoriatik: Gabon gabian eukitzen dogu/guztiok afari ona/ bakallau, bixigu, legatz saltsa/ bakoitzak ber...

Oilo eta itzulpen kontuak

Hainbeste Euskadi Sarirekin, hainbeste Klasikoren itzulpenarekin eta abarrekin, ematen du gure itzulpengintza iritsia dela beste hizkuntzetako itzultzaileen mailara. Hala ere, ez nuke gure itzultzaile...

Irakurle beharraz

liliak ederragoak dira norbaitek usaintzean; txorien kantua ere nobaitek entzutean Lau lerro horiek J.A. Artzeren ISTURITZETIK TOLOSAN BARRU liburu zoragarritik hartuak dira. Liburu hau gure "lehen...

Amis

Asko gustatu zitzaidan behinola Martin Amisi elkarrizketa batean irakurri niona: "Nobela bat amaitzen ari naizenean, fikzioaren errealitatean egoten naiz instalatuta, eta ez eguneroko bizitzarenean. ...

Zirt edo zart

Sonia Uribe maiteak bi azal proposatu dizkio ITURRINO HANDIA eleberriari. Lehenago ere egin ditu azalak nire eleberrientzat: MUGETAN, EULIEN BAZKA, MUTUAREN HITZAK... Artista bikaina da Sonia, zine...

Saria

Gaur arratsaldean jakin dugu albistea:GOURMAND WORLD COOKBOOK AWARDS 2006 saria eman diote David de Jorge eta biok idatzitako PORCA MEMORIA liburuari, RBA argitaletxean dagoenari. Gaztelaniaz idatzit...

Elkartasunaren tenorea

Ez naiz ailegatu Isturitzera. Ez dut asmorik bertara joan eta katastrofea ikusteko. Nahikoa dut komunikabideetatik jakindakoa: erre egin da Gure Irratia. Kra.Irudikatzen ditut kristal guztiak, Iparra...

Balea eta xagua.

Elkarrekin bazkaltzera gindoazen Oteiza eta biok. Getarian ginen eta ni ixil ixilik nindoan bere alboan, kontuak entzuten: "Etxeberria, me has dado fuerte, muy fuerte", esaten zidan, hark argitaratu...

Ángela de la Cruz

  Baten batek galdetuko balit zergatik gustatzen zaizkidan hainbeste ÁNGELA DE LA CRUZ, galeginha-ingelestartuaren eskulturak, ez nekike zer erantzun. Ikusiak ditut haren lanak ARCOn, Manifest...

Galdera

Itsasoak baretik txarrera egiten duenean gurean, olatu-gangar zuri batzuk sortzen dira. Lehorrekook, gaztelaniazko "corderitos" kopiatuz, "arditxoak" edo "arkumetxoak" esaten diegu olatu horiei. Segu...

Trapaila

Sentitzen dut, baina kontakizun berri bat hasi dut. Guztiz izan nahi du eleberri beltza, Hondarribia-Irun-Hendaia triangeluan gertatzen dena. Urruti deitzen den Ertzaintzako komisario bat protagonista...

Vila-Matasen bat.

Duela pare bat urte, Enrique Vila-Matasek honako idatzia bidali zidan posta elektronikoz. "Te envío una aspirina" esaten zidan. Ez dakienarentzat, esan dezadan, Vila-Matasek askotan egiten dituela ha...