Zein hizkuntzatan erosten duzu ogia?

Arrunta. Egunerokoa. Hiruzpalau hitz: Kaixo, ogi bat mesedez, eskerrik asko. Baina, zenbat euskaldun gaude ogia euskaraz ezin erosita? Edo zenbat okina euskalduna den ala ez jakin gabe? Hola, una barra de pan, gracias?

Ariketa erraza da: Zein hizkuntzatan erosten duzu ogia? Alegia, zenbat euskaldun gaude erdarara jotzen dugunak halako ekintza arrunt batean?

Galderaren erantzunetik bakoitzak atera ditzala nahi dituen ondorioak. Edo hizkuntza xelebrekeria gisa har dezala.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Zein hizkuntzatan erosten duzu ogia?”-ri buruz

  • Eta ez dago “bietan” edo “egunaren arabera” aukerarik? Ta zer gertatzen da baten hasi eta okinak bestean erantzuten badizu? 😛
    Ezin diot inkestari erantzun, hortaz.

  • Ez da xelebrekeria. Ezagutzen dut Zuberoako kantari ezagun bat, bere ondoko herrian ogia euskaraz erosi ezin zuena… eta horren amorrua edo egoneza hala adierazi izan zigun behin.

  • Fifty-fifty 2012-11-19 09:56

    Egun batzuetan euskara erdi-dakien eta ulertzen duen bat dago, eta horri euskaraz. Beste egun batzuetan hegoamerikar bat dago, eta horri erdaraz.

  • Nik beti euskaraz. Berdin zait aurrean dudanak ulertzen ez badit ere. “Ogi barra bat” keinuz lagunduta edozeinek ulertzen dit. Eta lehenengoan ez bada hirugarrengoan ikasten dute. Ala ere normalean ez dut inongo arazorik izaten eta keinurik egin gabe ulertu izan naute.

    • Nik ere euskaraz eskatzen dut. Hegoamerikar bat egoten da normalean, eta bestela Errumaniar bat, baina diozun bezala, hirugarrenerako ikasi dute. Hala ere izan da gaizki begiratu didan euskaldunik, “ez al duzu ikusten ez dizula ulertzen?” esanaz bezala, eta atzetik “Una barra de pan” eskatu.
      “Berriz ere ez dik ulertuko” pentsatu eta aurrera

  • Nik ogia erosten dudan tokian beti euskaraz eskatzen dut eta gehienetan gaztelaniaz erantzutzen badidate ere, nik euskaraz jarraitzen dut. Urtzai bezala, ulertzen ez badidate keinuen bidez ulertarazten naiz eta ez dut inolako arazorik izaten.
    Aitorrek kasu interesgarria planteatu du, euskaldun solidarioena (solidarioak erdaldunarekin, inoiz ez euskaldunekin). Kasu horietan elkarrizketan sartzen den hirugarren horren portaera berriz errepikatzeko aukerak txikitzeko erantzun bat eman behar dugu, adibidez: “Barkatu, ez nabil zurekin” eta hirugarrenari bizkarra emanda jarraitu euskaraz dendariarekin.
    Horrelako egoerak eta beste batzuk lantzen ditugu TELP tailerretan. Gehiago jakin nahi izanez hona hemen gure blogaren helbidea: http://www.telptailerrak.com

    • Nik supereuskaldunak deitzen diet ;)~. Beste erantzun posible bat da ogi barrarekin buruan ematea. juas juas juas.