Zein duzu aurten euskaraz argitaratutako libururik gustukoena?

Euskarazko libururik onenaren bila gabiltza. Kritikarien iritziez gain, zurea ere jaso nahi dugu. Irakurleak gozarazi dituen liburuaren bila. Zerrenda bat osatzea dugu helburu, euskaraz 2012 urtean argitaratu diren liburu onenak bildu ditzagun. Iritzi pertsonalen ondorioez osatuko dugu zerrenda, gainerako ZuZeularientzat ere baliagarria izan dadin; gomendio zerrenda bat, alegia.

Sei liburu proposatzen dizkizugu. Ez dira dauden liburu on guztiak, baina seirak dira onak. Aukeraketa librea da: bai iruzkinetan baita inkestan bertan ere 2012ko zeure liburu gustukoena idatzi dezakezu.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Zein duzu aurten euskaraz argitaratutako libururik gustukoena?”-ri buruz

  • Lander Arretxea 2012-12-14 12:32

    Ez dauden hiru aipatzearren (nahiz eta batzuk oraindik irakurri ez izan): Alter Ero (Bertol Arrieta), Ez naiz ni (Karmele Jaio), Paper-festa (Anjel Lertxundi).

  • Gipuzkoako Goierriko “Goiberri” aldizkariko elkarrizketa batean irakurria: «Udan bizikletan ibiltzen naiz, neguan korrikan eta eskian. Kiroldegira ere joaten naiz, igeriketa eta gimnasia egitera. New Yorkera joan ginen, maratoian parte hartzera. Liburu bat? Aspaldian ez dut libururik irakurri. Ez dut astirik»