Txio Onena (urteko 48. astea)
Txio Onena (urteko 48. astea)
Urteko 48. astea bukatu berritan, zazpi txioko sortatxo bat hautatu dugu guztietan onena hauta dezazuen.
Asteon, gai nagusia hizkuntza da, bakarra kasik, besteak beste abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen delako. Urkullu Lehendakariaren lehenengo elkarrizketa dela, kaleko itzulpenak direla; txantxangorria batetik, ahalduntzeak bestetik; Durangoko Azoka gora, Trafiko seinaleak behera; guztietan dugu protagonista euskara, baita umoreari bidea ematen dioten txioetan ere.
Joan den astekoengana bueltatuta, @Jozulin gailendu da 47. astekoen artean, @luistxo txiolariarekin lehia estua izan ondoren.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Lau teilatu gainean
ilargia erdian eta zu
goruntz begira pic.twitter.com/regxm1dl0m— MikelPagadi (@MikelPagadi) November 27, 2016
El txantxangorri del euskera es superjatorra. pic.twitter.com/5TWhGbyxCB
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) November 30, 2016
Lehendakariaren prime timeko lehen elkarrizketa ta espainolez. Euskaraz egiterik ez? Ikusiko ditugu abenduaren 3ko mezuak. #lehendakarieitb
— Xabi Lertxundi (@xabilertxundi) November 30, 2016
Utikan itzulpen literalak! #pinpan pic.twitter.com/oqL1Ov9QEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 2, 2016
Eskerrik asko @euskaltelebista 2, Teleberrin @durangokoazoka-ko elkarrizketa guztiak gaztelania hutsez emateagatik #lotsa #arduragabekeria
— Jon Altza (@kokoteko) December 3, 2016
Ez dakit ba oso leku aproposa aukeratu dan plaka jartzeko 😉 pic.twitter.com/di1EWUHgGg
— Dorleta Kortazar (@dorodorozi) December 3, 2016
Bada sasoia apal, umil eta barkamena eskatzen ibili beharrean, zutundu & jarkitzeko! Espazioak okupatu baimenik eskatu gabe!Exijitu #365egun
— leire narbaiza arizm (@txargain) December 3, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
–Aber, nork zekien Sarri Kuban zegoela? pic.twitter.com/41XShTHXAW
— Jozulin.eus (@jozulin) November 21, 2016