Maitasun erromantikoa 11 mitotan (Valentine´s Day)

Maitasun erromantikoa hamaika mitotan

Maitasun erromantikoa hamaika mitotanGaur San Valentin eguna ospatzen da, mundu mailan Maitasunaren Eguntzat hartua, eta makina bat bikotek egingo dute ospakizun bereziren bat, elkarri oparitxoren bat eginda.

Beste askorentzat pitokeria galanta da Balentin deunaren kontu hau, eta zorionez talde honetakoa naizenez, maitasun erromantikoaren zenbait mito azaleratzera nator, ea norbait xarmaduratik ateraraztea lortzen dudan.

 

.

Maitasun erromantikoaz

.

Laranja erdiaren mitoa, edo patuan fede itsua izatearena

Aurretik predestinatua genuen bikotea aukeratzen dugula pentsatzea, eta horixe dela genuen aukera onena, edo bakarra.

.

Bikotetzearen mitoa

Bikote heterosexuala zerbait naturala eta unibertsala dela pentsatzea, eta amodio monogamoa garai eta kultura guztietan eman izan dela.

.

Esklusibotasunaren mitoa

Aldi berean pertsona bat baino gehiago gustuko izatea ezinezkotzat izatea.

.

Jelosiaren mitoa

Maitasun seinaletzat hartzea.

.

Maitasuna eta maitemintzea parekideak direla pentsatzearen mitoa

Norbaitek sutsuki maiteminduta egoteari uzten badio jada kidea maite ez duela pentsatzea, eta harremana bere horretan uztea onena dela erabakitzea.

.

Ahalguztiduntasunaren mitoa

Maitasunak `dena´ ahal duela pentsatzea, eta bikoteagatik sufrimendu oro dela onargarria.

.

Maitasunaren kontzepzio magikoaren mitoa

Gure maitasun sentimenduek faktore sozio-biologiko eta kulturalen eraginik ez dutela pentsatzea.

.

Ezkontzaren edo elkarbizitzaren mitoa

Maitasunak beti elkartze egonkor batera eraman behar gaituela pentsatzea, eta bikote bizitza duela oinarri bakarra.

.

Batasunaren mitoa

Harreman baten bi aldeek bat izan behar dutelako ustea.

.

Eztabaidatzea txarra dela uste izatearen mitoa

Bikote batek ez eztabaidatzeak ez du ezinbestean esan nahi bikote ona denik.

.

Zeharo ezberdinak direnak erakarri egiten direlako mitoa

Helburu, interes, zaletasun edo perspektiba amankomunak dituztenak dira erakarpen handiena eragin eta luzera begira hoberen konpontzen direnak.

.

Eta zuk, lagun, baduzu San Valentin eguna ospatzeko ohiturarik?

 

 

Maitasun erromantikoa Maitasun erromantikoa Maitasun erromantikoa Maitasun erromantikoa
amodioa, bikotea, erromantizismoa, harremanak, maitasuna, San Valentin

Zer duzu buruan “Maitasun erromantikoa 11 mitotan (Valentine´s Day)”-ri buruz

  • Maitasun erromantikoa mito bat izan daiteke baina bakarrik 1984ko gizarte baten ideologia duen sistema batek errefusatu dezake mito erromantiko hori.
    Mito hori gabe ez leudeke afari erromantikoak, bidai erromantikoak, melodramak, txortaketa erromantikoak, Tristan eta Isolda, Kamelien dama, Shakespeareren komeri erromantikoak, poesia erromantikoa.
    En fin, arlo honen ideologizazioa mundua leku frustratu, antzu eta erremin batera garamatza. Irakurri nuen ere Ernai ezker abertzalearen gazte erakundeak botatzen zituela bere geziak maitasun erromantikoaren kontra. Bai, giza-emakumeak ez dira maitemindu behar, ez dute kaletik eskua elkar lotuta ibili behar, erakundeak txilibitoa jo eta martxan jarri behar dira seksuen arteko lilurakeri hoiei kasorik egin behar gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude