Kataluniako emaitzek independentziaren bidea sendotu ala ahuldu egin dute?

Europako estatu berriaren aldekoek botoen %49 eskuratu dute Katalunian, eta aurkakoek %35. Hauteskundeek utzitako datuetako bat da hori.

CiUk irabazi ditu Kataluniako legebiltzarrerako hauteskundeak 1.110.142 botorekin 50 eserleku lortuz. Jarraian ERC du, 496.103 pertsonen babesarekin eta 21 ordezkarirekin. PSCk eta PPk, hurrenez hurren, 20 eta 19 legebiltzarkide izango dituzte. ICV-EUiA-k, zeintzuek ez diren independentistak baina bai erabakitze eskubidearen aldekoak, 13 lagun izango dituzte parlamentuan. C’s alderdiak 9 eserleku izango ditu eta CUP-Alternativa d’Esquerres indarrak 3 parlamentari.

Irailaren 11an Bartzelonan ospatutako Diada mugarria izan zen Kataluniarentzat, independentziaren hautuaren aldeko manifestazio ikusgarria egin baitzuten. Ondotik, CiUk arrakasta independentista bere egin nahi izan zuen, estatu berriaren bidearen buruan jarriz eta hauteskundeak deituz. Emaitzak, ordea, ez ditu lagun izan. Estatu propioaren aldeko indarrek 2010 urtekoari eutsi egin diote. CiUk estatuaren alde argiki egin du, eta hautesleek bat egin dute horrekin, baina ERCri botoa emanez, Artur Masi eman ordez. Parte hartzea %69ra heldu da, inoizko zabalena.

Orain, CiUk estatu berriaren aldeko lidergo sinbolikoa (inoiz izan badu) galdu egin du, eta ERC eta CUP indarrekin bat marraztu beharko du ibilbidea. Adostasunetik etorri beharko da ezinbestean subiranotza handiagoaren aldarrikapena eta balizko galdeketa, CiUk ez baitu bere kasa egiteko indar nahikoa. Gainera, Generalitateko gobernuan ere aliatua behar du ezinbestean. Lagunik aurkituko ote du?

CiUk, galdutako babesa kontuan hartuta, moteldu egingo ote du bultzakada subiranista?

Lagungarri ote dira emaitzak prozesu independentistarentzako?

Kataluniako emaitzek independentziaren bidea sendotu ala ahuldu egin dute?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Kataluniako emaitzek independentziaren bidea sendotu ala ahuldu egin dute?”-ri buruz

  • PPk 19 lortu dituela uste dut, ez 21 🙂

  • Xabier Makazaga 2012-11-26 09:39

    Oso adierazgarria Deiaren editoriala Catalunyako hauteskunde emaitzei buruz. Jeltzaleek oso argi daukate nonbait zer egingo zuketen CIUren lekuan egongo balira. Hitza jan eta agindutako galdeketarik ez egin.
    .
    Artur Masek, ordea, aurrera egingo duela agindu du. Ea hitza betetzen duen edo jeltzaleek bezala jokatzen duen azkenean. Ikusiko.

  • Xabier Makazaga 2012-11-26 09:47

    Deiako editoriala: Artur Mas “no solo no ha logrado la mayoría que pedía sino que pierde posiciones y compromete su proyecto y la propia gobernabilidad del país.”
    .
    Masek apustu bat egina du, Ibarretxek bezala, herri galdeketa egiteko. Bada, Deiaren arabera: “Tras los resultados nada hace prever que esa apuesta vaya a seguir adelante.”
    .
    Deiak oso argi dio, “nada hace prever que esa apuesta vaya a salir adelante”, eta horrekin ederki asko biluzten dira berriro ere: Lehen-lehenik Alderdia; gero, komeni bazaigu, Aberria.
    Eta ezker independentista indartua ateratzea inolaz ere komeni ez zaigunez…

  • CIUk hauteskundeak irabazi ditu, bai, baina aukeratu behar du norekin osatzen duen gobernu akordioa, eta hortarako, ERC, PSC edo PP ditu, bakoitzarekin arazo ezberdinak azaltzen dira norantza ezberdinetara jotzen dutelako. Azken finean gobernu sendo bat osatzeko arazo dexente eta azaldutako hauteskunde helburuak aski ahul geratu zaizkio aurrera eman ahal izateko. Ikusiko zer egiten duen, baina hauteskunde aurretik aukera handiagoak zituen.

    25 N: por qué han sido tan importantes las elecciones catalanas http://www.sinpermiso.info/textos/index.php?id=5453 … Antoni Domènech · G. Buster · Daniel Raventós