Jango zenuke mamorrorik?

Berrikitan zabaldu da intsektuak eta zomorroak haztea eta jatea izan daitekeela munduko gosea desagertarazteko irtenbide nagusienetakoa.Prest zaude horretarako?

8556737397_af412ec4beMundu erakundeak ere hasita daude horixe esaten: munduko bazter askotan jaten direla halakoak eta ohitura horiek zabaltzen hasi beharko litzatekeela.
Jakina, errazagoa da esaten egiten baino, ez alferrik ohiturak eta tradizioak dira kulturaren oinarri tinkoenetakoak, eta gurean kakalardoak, sugeak, marasmak, zizareak, harrak, beldarrak eta antzerakoak, oinpean zapaltzeko edo, gehienez ere, amuetan beita gisa jartzeko izan dira.
Horregatik aste honetako inkesta: jakin nahi dugu ZuZeulariok jarraituko ote ditugu aholkuok ala mixkin xmarrak garen.

(polls)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Jango zenuke mamorrorik?”-ri buruz

  • Barazkijalea naiz

  • Gauza ez da barazkijalea edo haragijalea izatea, gauza da behar dan baino janariaren bikoitza produzitzen dela munduan eta ala ere askok ez dute jateko, zomorroak jango bagenitu (nazka gainditu zezaketenak), arazo berdina izango zuten azkenean, ez zun edozein xomorro balioko eta dirua kostatuko zian, beraz gosea berdin berdin jarraituko zuan, gainera xomorroak pobreak jateko izango zian, nahiz eta aberats batzuk luxuxko jatetxetan horrelakoak eskatu.

    Eskatu dutena igungarria baino gehio da, janaria soberan dago baina gutxi batzuentzako izango omen da bakarrik.