Gobernu akordioak

Gobernu akordioak

Eusko Jaurlaritzarako aulkien jolasean, EH Bilduk 18. eserlekua bereganatu izanak, dakizuenez, aritmetika posibleak aldatu ditu, eta hartara, gobernurako aukerak aldatu egin dira.

Gobernu akordioak

EAJri, esaterako, kontuak zaildu egin zaizkio 29 eserleku izatetik 28 izatera pasa izanak, orain ez bailuke gehiengorik PSErekin bat eginez gero -jendarteak akordiorik posibleena uste zuena-. Bere aldetik, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen arteko batuketak EAJk bakarka duen indarra gaindituko luke.

Alta, akordio posibleak ugariak dira, eta hauteskundeetako alderdi bozkatuena izateak ematen dion zilegitasunetik, gainontzeko alderdiekin elkartu da egunotan EAJ. Kontuak horrela, aurki ezagutuko dugu elkarrizketon emaitza eta egingo dute gobernua osatzeko proposamena.

Ordura arte, zeure iritzia da ezagutu gura duguna. Guk lau aukera ekarri dizkizugu, baina izan daiteke besterik. Horretarako daukazu iruzkinetarako aukera:

Zein akordio gauzatuko da Gasteizko gobernurako?

* Grafikoa Berri egunkaritik hartu eta moldatu dugu.
Gobernu akordioak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Gobernu akordioak”-ri buruz

  • Nik uste badirela horkoetako batzuk (bereziki 4.a) baino posibleagorik. EAJk bakarrik gobernatzea aukera bat da, baldintza eta ehbildu podemos gerturatze publiko eta garbiak ez balio aukera hori kenduko. Presio horrekin ala gabe, nire iritziz aukera probableena eaj+pse gobernu akordioa da.

    • Peru Dulantz 2016-10-05 08:39

      PSErekin ez nahikoa, betiko aliatua “jibarizatu” egin zaio…

  • EAJren garaipena ez da batere makala, baina aldi berean ez du lortu garaipenetik harago zeukan helburu nagusia: Jaularitza indartzea. Bitxia bada ere, EAJ indartsuagoa da orain babes aldetik, baina Jaularitza ahulagoa da, egonkortasuna aurreko legealdian baino zailagoa du eta. Oposizio blokea (EH-Bildu eta Podemos), ordea, lehen baino indartsuagoa da: 29 eserleku.

    EH-bildurekin ez du gobernu edo legealdiko akordiorik sinatuko. Podemosekin, are gutxiago.

    PSErekin akordioa eginda, nolabaiteko egonkortasuna lortuko luke, baina ez luke aurrekontuak onartzea ziurtatuko, eta horixe da horrelako akordio baten helburu nagusia eta besteekin eskuak lotzeko arrazoia. Beste lau urte hits emateko adina nahikoa litzateke akordioa, bai, baina pelikula errepikatzea litzateke hori, eta batez ere pelikula errepikatuko dela onartzea. Azken hau “porrota” onartzea litzateke EAJrentzat, orain bai, behintzat.

    Hortaz, esango nuke EAJ ez dela inorekin ezkonduko: bere maitea pobrea da eta aberatsa ez du gustuko. Orain batekin orain bestarekin ibiliko da dantzan, beti bezala ezer egin gabe, ezer egiteko asmorik gabe. Eta ez dauka egon txarra, alferkeria hutsa baita berea: gehiengo osoa edukita ere, berbera egingo luke.

  • Akordiorik zeri buruz?
    Jakiteko nork gobernatuko duen? Hori denok badakigu: Espainak.

  • Eta zer beharko litzateke Euskadik gobernatzeko? freud lehendakari izan?