Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun

Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun

Joan zen astean gogoeta-jolas bat proposatu genizun: Zein egunek aldatu du Euskal Herriaren historia? Erantzunak jaso ditugu (ez milaka nahi bezala) eta, agindu bezala, inkesta bat osatu dugu 10 proposamenen artean bat aukera dezazun.

Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun

#MakroGaldera hashtag-etik eta iruzkinetatik bildu ditugu Euskal Herriaren egun handiaren proposamenak. Ideietako batzuk data zehatzarekin bidali dituzue, beste batzuk urtearekin. Historia Doktore izateko asmoz ez gabiltzanez, errazera jo dugu: urtea jarri eta kitto. Baina, ez pentsa lanik hartu ez dugunik. Proposatu dituzuen gertakariei buruzko informazioa biltzen ibili gara (Wikipedian batez ere). Zertarako? Ba inkestan aukeratuko duzun hori bitan pentsa dezazun, arinkeriarik gabe. Jarraian dituzu kronologikoki zuzeulari parte hartzaileen arabera Euskal Herriaren historia aldatu duen urtea eta badaezpadako azalpen labur bat.

  • 778, Orreagako Gudua

Baskoien erasoaren ondorioz Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan zuen. Bataila honetan euskaldunek Errolan, Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo Karlomagnoren iloba garaitu eta bertan hil zuten. Gerra garaipen bat, euskaldunok? Horrelako askorik ez da gurean. Hala izan ez balitz, ahaztua zatekeen Orreagan orain dela 1.300 urte gertatutakoa. (Wikipedian)

  • 1453, Castillongo bataila

Frantziak Ingalaterra garaitu zuen Ehun Urteko gerrari amaiera emanez. Zer zerikusi du horrek Euskal Herriarekin? Iban Zalduak ‘1512ren (ospakizunen) aurka, eta proposamen alternatibo xume bat‘ artikulu (luzean) hau babestu zuen: “nik uste dut euskaldunon ikuspuntutik, eta honetara nator, askoz ere aukera hobea izango zela ingelesek menderatu izan bagintuzte, espainolek eta frantsesek baino”. Ça suffit!

  • 1839, Foruak Berresteko dekretua

Lehenbiziko Gerra Karlistak amaitu ziren. Gogoan Bergarako Besarkada? Hori abuztuan gertatu zen. Urriaren 25ean, aldiz, Foruak Berresteko dekretua onartu zuten: ‘Euskal Probintzien eta Nafarroaren foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe’. Bi urte barru Nafarroa bere aldetik joan zen, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik aparte. Foruak ere azukre koxkorraren gisan disolbatu ziren Espainiako Konstituzioaren uretan. Amu pozoitsuari kosk egin genion, eta engainatu gintuzten. (Nabarralden)

  • 1893, Sabino Aranaren Larrazabalgo berbaldia

Proposamen hau aukeraketatik kanpo uztekotan egon gara. Izan ere, Sabino Arana bera izan da ideia eman duena; ego hanpatua berea. Larrazabalgo berbaldia, beraz. Eta zer izan zen hura? Sabino Aranaren abertzaletasunaren lehendabiziko adierazpen publikoa. Lagun foruzaleen aurrean Aranak egindako hitzaldia (afalondo batean, zehatz mehatz) honela amaitu zuen: Gora Bizkaiaren independentzia! Nonbaitetik hasi behar zen, ezta?

  • 1895, EAJren sorkuntza

Arana, one more time. Zer esan? 1895ean jaio zen Eusko Alderdi Jeltzalea. Abertzaletasuna eta euskal kontzientzia berpizteko ahaleginak eta bi egin zituzten. Baita lortu ere. Jeltzaleen alderdiaren jaiotzatik 118 urte pasa direnean, jakina den bezala, helburuak aise bete dituzte eta Euskal Herria askatasun eta oparotasunean bizi da munduko gainontzeko herriekin bakean… Oh Wait!

  • 1932, Lizarrako Estatutuak Nafarroa kanpoan uzten du

Estatuto ‘Vasco-Navarro’ izendatutakoa zapuztuta gelditu zen. Nafarroako Udalek estatutu bateratuaren aurka egin zutela dio bertsio ofizial navarristak (Diario de Navarraren babesarekin). Jakina da jauntxo batzuen iruzurra izan zela erabaki haren osagai nagusia. Kontuak kontu, Hegoaldea berriz batzea hatz puntekin ukitu arren, ihes egin zuen, gaur arte. (Navarra jamás dijo no al estatuto vasco)

  • 1932, Xabier Arzalluzen jaiotza

Nork ez ditu gogoan Arzalluzek Forondako landagunean zituen beroaldiak? EAJko EBBko buru izan zen 14 urtez. Hizlari trebea, eta entzuleen bihotzak bizkortzen are iaioagoa (Iñigo Urkulluren tankerakoa beraz). Alderdi jeltzaleak izan duen liderrik karismatikoena (Sabino Arana eta Agirre Lehendakariaren atzetik).

  • 1973, Carrero Blancoren hegaldia

Francoren oinordekoa akatu zuen ETAk Madrilen. Abesti asko sortu ziren bere kontura.

  • 1985, Sarriren ihesa Martutenetik 

Abestia ez ezik, dantza ere bazuen honek. Besteak beste, Mikel Antzak (gaur preso eta idazle) lagundu zion Joseba Sarrionandia etakideari Martuteneko kartzelatik ihes egiten, Imanolen kontzertu baten bozgorailuan ezkutaturik. Gaur, Sarri literaturaren erreferentea izateaz gain, mito bihurtu da. Patxi Lopezek oso ondo pasatzen zuen Portugaleten abesti honen erritmora hankak luzatzen.

  • Ez da oraindik heldu

Aurrekoek ez zaituzte konbentzitu? Euskal Herria (onerako) aldatuko duen egunaren zain zaude oraindik? Hauxe da zeure aukera.

Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun
Euskal Herriaren historia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

43 pentsamendu “Euskal Herriaren historia aldatu duten 10 egun”-ri buruz

  • Independentziari buruzko erreferenduma egiten denean… hori izango da eguna

  • Erreferenduma egiten den egunean eta ezezkoa irtetzen bada, nor izango da demokratikoa? Alderdi abertzale guztiak extingitu egingo ote dira? ala kaxatik txupatzen jarraituko dute?

  • Independentzia ez da bozkatzen.
    Independentzia da demokraziaren abiapuntua.
    http://www.youtube.com/watch?v=2iJNI92doBw

  • Kaxatik txupatzen duten bakarrak alderdi abertzaleak dira? Arraioa!

  • Nik ez dut esan bakarrak direnik. Nik esaten dut herri honek idependentziarik nahi ez duela frogatzen bada erreferendum baten bitartez, ezker abertzaleak zentzu guztia galduko lukeela.

  • Independentzia ez dela bozkatzen? beraz inposatu egin behar al da?

    Euskal herrian bizi garen iritzi ezberdin guztien aurrean erabakia independentzia al da?

    Euskal demokraziak independentzia nahi ez duela esaten badu ere bai?

    • Ea, euskaldunak español izatea egoera normala iruditzen zaizu. Euskaldunak euskaldun izatea berriz inposaketa.
      Euskal demokrazia independentziarik gabe ezinezkoa da.
      Demokrazia = Herriaren gobernua (Euskal herriaren gobernua alegia)
      (Gaizki ulerturik ez egoteko: euskaldun esaten dudanean, euskal herritar esan nahi dut)

    • Euskal demokrazia izateko, burujabea izan behar; hortaz independientea.

  • Euskal Herritar? hau da, Euskal Herrian bizi den oro?
    edo independentzia zaleak soilik?
    Euskal Herritar asko daude independentziarik nahi ez dutenik. hau demokratikoa al da?

    • Ea esaldi hauek logikoak iruditzen zaizkizun:
      – Espainiar herritar? hau da, españan bizi den oro? edo españaren independentzia zaleak soilik?
      – Español asko daude español izan nahi ez dutenak
      – Españan bozketa bat egin behar da españolak izan nahi duten jakiteko.
      – Español asko daude españaren independentziarik nahi ez dutenak. hau demokratikoa al da?

      Hauen antzeko gauzak esaten dituzu zuk, baina EH-ri buruz.

      Demokraziaren goian nahiko argi utzi dut. Gaur egun demokraziarik ez dago.

  • Euskal Herrian bizi den oro al da euskalduna? Treviñokoak ere?

    Espainiar konstituzioari egin behar al diogu kasu treviñokoak ez onartzen? non dago muga?

  • Euskal herritar sentitzen ez direnak eta euskadin bizi eta euskara maite dutenak zer dira?

  • Demokrazia ez dago inun ere. Ezta hemen ere. Herriaren nahia bete ezkero gauzak asko aldatuko liratekeen, bai hemen baita Dinarmarkan ere.

    Autodeterminazioa bai / ez galdeketan ezezkoa irtetzen denaren suposizioan ari naiz hitzegiten soilik.

    hau da, gehiengoak ezezkoa onartzen badu hemengo alderdi abertzale independentista guztiak zentzua galduko luketeen.

    • Fermin Galparsoro 2013-03-08 14:56

      Norbaitek ezagutzen al dau askatasuna berreskuratu nahi ez dauan euskal herritarrik? Nik behintzat ez.

  • Galdeketa honetan bertako Guardia Zibilak ere bozkatzen dute? ala Euskal Herritar sentitzen denak bakarrik?

    • Euskalerritar sentzitzen ez denak zergatik erabaki behar du Euskalerriaren etorkitzuna? Ala frantsesek bozkatzen al dute Espainiako hauteskundeetan?

    • Erreferendum bat demokratikoa izateko, egoera demokratikoan eman behar da. Zapalkuntza nazionala dagoen bitartean, ezin da hitzegin egoera demokratikoaz. Euskal estatu demokratiko batek finkatu beharko du nork antolata , noiz deitu , zer erabakitzeko eta nola eman behar diren herri-kontsultak; hautesle zerrendak, hautagai izateko baldintzak,… Zergatik onartu behar dugu beste estatu batek erabakitzea horiek guztiak. Baldintza minimo horiek kontutan hartu gabe ezin dugu esan erabakitzeko eskubiderik dugunik. Herri zapaldu batek ez du eskubiderik ezertarako.

  • Orduan nola erabakitzen dugu nork bozka dezakeen? Nola jakin dezakegu nor den euskal herritar eta nor ez?

    • Gure antolakuntzak erabaki behar du hori; hots, gure estatuaren bitartez erabaki beharko dugu burujabe garenean, Aldez aurretik, beste batzuk erabakiko dute gure partez, orain arte bezala.

    • Fermin Galparsoro 2013-03-08 15:23

      Zapalduta bizi dan herria batentzat HEMEN kontzeptua ere inposatua dago.

  • Euskal herritar sentitzen ez den hori euskal herri independente baten bizi behar bada erabaki beharko du ezta? Guardia Zibila agian ezta hemen biziko, baina Elorrioko PP zinegotziak adibidez bai. ( adibide bat jartzearren ).

    • Eta noiz erabaki dugu guk ESpainia independente batean bizitzea?
      Eta noioz erabaki dugu guk Frantzia independente batean bizitzea?
      Noiz erabaki dugu guk ezer?

    • Horrek , gainerako guztiek bezala, onartu beharko du hemen bizi nahi badu, gure herriak ASKATASUNEAN erabakitzen duena.

  • Guk nortzuk?

  • Euskalduna nor den eta nor ez den oraindik ez dakit. Iñaki Perurena euskalduna bada, zergatik ez Laura Garrido PPko politikaria? non dago ezberdintasuna?

    • Fermin Galparsoro 2013-03-08 16:21

      Joxean, gure herria zapalduta bizi dala uste dozu?
      Baiet uste badozu, badaukazu zure iruzkineko gogoetaren erantzuna: Zapalduak Euskal Herritarrak gara, zapaltzaileak, Espainia/Frantziarrak.
      Orain zeuk erabaki Laura Garrido eta Perurena zapaltzaile edo zapaldu diran eta automatikoki badakizu euskaldunak diran ala ez.
      Eta ariketa bardina egin daikezu, gurdia zibil bategaz, PPko Elorrioko zinegotziagaz, Urkullugaz, Egigurenegaz, Basagoitigaz, zeure buruagaz, PsoE-ri botoa emoten deutsan ezagunagaz, euskera ez dakien zure auzokideagaz, Garcia edo Agirregomezkorta abizena daukan bategaz…

  • ZuZeu

    Joxean: azken orduetan idatzi dituzun iruzkinak asmo txarrekoak izan direla uste dugu. Zuk apuntatu duzun e-mail helbidearen izena ere horren adierazgarri.

  • Zapalduak euakdin bizi diren espainar asko ere egon dira. hauetaz ez da inor gogoratzen.

    Zuzeu…asmo txarrik ez daukat, nire iritzia besterik ez da, ez bazaizue gustatzen zuen demokraziaren nibela ikusten da.

  • Zapaltzaileak biolentzia beraien helburuak lortzeko tresna gisa erabili izan dutenak direla uste dut. Beraz badakizu nortzuk ez diren euskaldunak.

  • Peru Dulantzek ez dakit ze arazo duen nirekin. Zer jakin nahi duzu?

    • Peru Dulantz 2013-03-11 13:36

      Jakin nahi nuen ea zergaitik uste zuten Zuzeukoek asmo txarrez ari zinela, besterik gabe. Eman duten azalpenak ez nau guztiz komentzitu. Nire ustez trola izatea adierazpen-eskubidaren baitan dago.

  • Donostiarra 2013-03-10 12:46

    Anjel Lertxundik, berriro ere, zein sentsiblea den erakutsi digu gaurko Berrian. “Carreroren hegaldia” jartzeak mindu egin du nonbait; «inkesta idatzi duena hegaldi anti-kazetari baten zirimolan galduta» ikusi du horregatik. Are gehiago, nonbait kazetaritzan ere aditua den zarauztar jaun idazle txit ohoragarriak «kazeta-lan ustez neutro batean bere zirintxoa obratzen» ikusi du inkesta egilea. «Troll» deitzera ere iritsi da On Andu. Komentario bakarra bururatzen zait: hatzak ilargira apuntatzen duenean, artaburuak hatza bakarrik ikusten du.

    • ZuZeu

      Pena da Lertxundik artikulua irakurri ez izana, eta, horregatik, ez da konturatu proposamen guztiak irakurleek eginak direla, eta proposatu bezala idatzi ditugula guk.

  • Lertxundiri eta idazle askori ez dakit zergatik onartzen zaien pentsalari rola. Idazleek hizkuntza dominatzen dute (kasurik onenetan), eta pentsatzen dutena hitzez egoki adierazten dakitela suposatzen da, baina horrek ez du esan nahi pentsatzen duten hori egokia denik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude