Asteko inkesta: oporretarako zer duzu nahien?

Asteko inkesta: oporretarako zer duzu nahien?

Inkesta berri bat dator gaurkoan:

udako oporretarako zer izaten duzu nahien?

Baina ezer baino lehen, azken inkestari begiratu nahi diogu, San Ferminei buruz egin genuen horri.

Zuzeuzaleotatik erdia pasatxo, ahal dugun guztietan saiatzen gara egun horietan Iruñera agertzen. Beste muturrean daude sekula egon ez eta agertzeko asmorik ez dutena, ia %17. Eta tartean, joan bai baina damutu eta sekula agertzeko asmorik ez dutenak (%22) eta oraindik hara joateko aukerarik izan ez duten arren, inoiz bertaratzeko asmotan dabiltzanak.

Bistan denez, denetarik dago gurean, baina bitik batek, parrandazale dirudi datuok ikusita.

Eta orain gaurko galdera, oporrei buruzkoa: Zer duzu nahien?

Bai badakigu dena ez dela zuri edo beltz, eta ez duela zertan bat nahiago izateak bestea kendu behar, baina inkestek derrigortu egiten dute galderak sinpletzera. Beraz, gustu baduzu, erantzun, otoi:

 

nahiago, oporretarako, zer
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude