Nola lurperatu euskara “abertzaletasunetik”

Nola lurperatu euskara “abertzaletasunetik” –

Egizu erdaraz lasai eta nonahi (muturreko euskaltzaleen aurrean izan ezik).

Lehen hitza beti erdaraz tabernan, dendan, gasolindegian, zerbitzu publikoetan… “edukazioz eta errespetuz”; oso litekeena baita aurrean duzunak euskaraz ez jakitea, eta hala bada, ez da eroso egongo euskaraz egiten badiozu. Erdaldunen erosotasuna zaindu beharra dago. Besteak beste, nagusi direlako. Euskaltzale temosoren batekin bazaude egoera horretan eta zure burua euskaraz egitera behartuta ikusten baduzu, ekidin “kafesne” edo “ebaki” bezalako hitz zailak. Asko dira Euskal Herrian urte luzez bizi arren, hiztegi jaso hori menperatzen ez duten langileak.

Nork irakurtzen ditu euskarazko testuak? Muturreko euskaltzaleak temoso jarri direlako, testu bat ele bietan zabaldu beste erremediorik ez badago, erdarazko testua txukun, baina euskarazkoarekin ez indar gehiagi alferrik galdu. Azken batean, nork irakurtzen ditu…?

Demagun (euskal) irrati batean musika saio bat egiten duzula: kantuen %90 erdarazkoak eskaini, ingelesez bereziki. Ingelesa da “lingua franca” Europan eta “munduan”, modernotasunaren marka, aurrerabidearen AHT… Ez zalantzarik egin, saioa askoz modernoa eta erakargarriagoa bilakatuko da, eta finean mesede egingo diozu “euskal kulturari”. Jokaldi biribila!

Nola lurperatu euskara "abertzaletasunetik"

Euskararen aldeko ekitaldietan, ager zaitez lehen lerroan edo hurre behintzat. Egun horietan garrantzitsua da euskaraz egitea (ekitaldiak iraun bitartean sikiera). Asko dira orduan ere españolez aritzen direnak, baina itsusi ematen du.

Euskararen egoeraz galdetzen badizute, baikor erantzun beti. Gainera, oro har “lehen” baino hobeto gaude, “lehen” noiz den argi ez dagoen arren… eta “hobeto” ote gauden ere oso eztabaidagarria izan arren. Oso bogan daude: “hori gazteek atera behar dute aurrera”, edo “ez dago arazorik, haur guztiek ikasten dute euskaraz dagoeneko”, edota “euskara ez da inposatu behar; borondatezkoa behar du”,  are “euskal gizartea multikulturala eta eleanitza da”… Lau esaldi horiekin, hizkuntzaren gaineko edozein eztabaidatatik aise aterako zara!

“Helduen artean erdara, euskaldunaren legea”. Esamolde hau ez dago oraindik “esaera zaharren” bilduman jasota, baina egon behar luke.  “Euskaldun jatorrak” erdaraz egiten dio heldu orori. Euskaraz, zortzi urtez beherako haurrei, txakurrei, eta duela urte batzuetara arte, elkarte eta erakunde gehienei. Egun dena da center, brain edo culinary, hain gara “munduari irekiak”, “kosmopolit” eta “poliedriko”.

Azkenik, ikasi esaldi hau ondo: “Euskara aurrera ateratzeko ardura denona da, izan erakunde, alderdi, sindikatu, kirol-talde, herritar xume”… ala katu. Oso ideia zabaldua da -lan handia egin dute horretan (h)agintariek- eta edozein konpromiso-eskari deserosotik libratzeko balioko dizu, agintariei eta bestelako arduradunei balio dien bezala.

Jarraibide erraz horiei men eginda, arrazoi emango diogu behingoz Jon Juaristi handiari: “la lengua vasca nunca ha sido perseguida, sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor”.

Jarrai dezagun “abertzale”, baina “mundutar eta multikultural (erdaldun)”!

Nola lurperatu euskara “abertzaletasunetik”

Oinezkoa

27 pentsamendu “Nola lurperatu euskara “abertzaletasunetik””-ri buruz

  • Agindu hau gaineratuko nuke nioke nik zerrenda horri: Harro hitz egin zure etxeko euskara, zenbat eta “basatiago”, “itxiago” eta “jatorrago” hobe, eta argi utzi batua artifiziala eta arrotza iruditzen zaizula (esan gabe erakutsiz, bide batez, batua erabiltzen den eremuetarako askoz naturalagoa iruditzen zaizula azentu euskalduneko erdara jatorra edo, besterik gabe, kasuaren arabera, erdara ahalik eta dotoreena).

  • Hau ere gehitzeko: D ereduko edo ikastolako irakaslea bazara, emon eskolak euskara negargarri batean, ikasleek arreta oso jar dagien esaten duzun hori ulertu ahal izateko. Eta oso garrantzitsua: ez hobetu zeure euskara-maila. Badira 10, 20 edo 30 urte agiria lortu zenuela. Zeurea egin dozu!

  • Eta beste hau:
    Egunkari abertzalea argitaratzen baduzu erdaraz izan dadila. Jende gehiagorengana iritsiko zara -gutxi izan arren- eta gizarte poliedrikoan euskaldunak kosmopaletizatzen lagunduko duzu.

  • Agintari-ordezkari-hautetsi abertzalea bazara, zure kultura maila nabarmentzea komeni zaizu. Hortaz, noizbehinka ezagutzera eman begar zenituzke irakurtzen dituzun liburuak, adibidez. Españolez noski; kulturaz ari gara!

  • Euskararen profesional hori… ez egizu beharra etxera eroan!
    Euskara lantokian utzi, ordenagailuan edo ikasgelan, eta normal bizi kalean eta etxean, erdaraz.

  • Eta beti euskaraz ari direnez ez fida, fanatikoak baitira.

  • Eta euskarazko komunikabideak kontrola nahiz erdarazkoak irakurri. Ezinbestekoa ”aberria”ren onerako.

  • Euskolono kirroiloak.

  • Kaixo. Ni ezin naiz ados egon ez textu ez eta erantzunekin. Naiz eta gauza gehienekin neurri batean ados egon modu erabat exagerartuan dagoela iruditzen zait. Arazo asko daude, baina arazoak ahalik sakonen aztertu eta neurriko kritikak egin behar dira. Manikeismoak ez digu batere onik egiten, begiratu europako beste hizkuntza gutxituak eta konparatu azken urteotako bidea. Zerbait ondo egingo zen, ez?

  • Beñat Castorene 2019-07-24 18:25

    Zer egin behar dugu?
    Euskararen egoera beste hizkuntza gutxituekin konparatu?
    Ala espainola eta frantsesarekin?

  • Beharbada ez duzu testua ondo ulertu. Ez da egoeraren deskribapena, abertzale erdaltzaleen (gehiengoa?) jokabidearen deskribapena baizik.
    Sarri eta nonahi ikusi eta ondo aztertu pndotik idatzitakoa.
    Ez dakit non dagoen exagerazioa. Ondo ezagutzen dudana ekarri dut lerrootara. Egunero ikusteko eta jasateko «zortea» dudan hori… inoiz gutxitan aipatzen bada ere, oso hedatuta dagoen jokabidea. Eta adibideak ez dira asmatutakoak, egiazkoak eta egiaztagarriakbaizik.

  • Benat Castorene 2019-07-24 21:47

    Ene iruzkina eta galdera Ikerrentzat ziren. Erran nahi nion gure hizkuntzaren egoera beste hizkuntza gutxituekin erkatzea ez zuela interes haundirik..

  • Nirea ere bai, Beñat, kar,kar.
    Eta ados zure iruzkinarekin ere.
    Edonola ere, katalanera adibidez hizkuntza europarra bada, eta euskara baino osasun dezente hobean dago, arazoak badituen arren. Alde handia dago, adibidez, hizkuntzaren bilakaerari eta egoerari buruzko eztabaidan. Askoz ere anitzagoa, aurreratuagoa eta libreagoa da Katalunian ematen dena, hemen ematen (ia ez) dena baino. Carme Junyent, Pau Vidal, Miquel Strubell, Silvia Senz eta konpainia, fusilatuko lituzkete Eusko Oasian…

  • Euskal Intxa 2019-07-25 12:44

    LEHENDAKARIA bazara, eta Euskadi txikiko biztanleei premiazko mezu bat bidali nahi badiezu, ugazabaren kargu emateaz adibidez, aukeratu espainiera eta utzi bazter euskara (hain “zaharra” eta hain “ezberdina” den hizkuntza hori). Praktiko jokatu. Gero txistua jo nahi baduzu, jo, baina jatekoarekin txantxa gutxi.

  • Abertzale erdalzalei buruz ari bada ondo, baina neri ez zait hori iruditu.
    Beñat, asuntoa ez da ze hizkuntzekin konparatu nahi dugun, euskarak zer indar duen jakitea baizik eta horren arabera jokatzea. Errealitatetik ez badugu jokatzen jai dugu nahiz eta horrek ez esan noizean behin goragokoekin konparatu ezin gaitezkeenik.
    Europako hizkuntza gutxituei buruz hitz egitean dozena batzuk egonik banekien katalana aterako zela, hori bait da euskara gainditzen duen bakarra. Galegoak, errusiako tartarierak eta errusiako besteren batek hiztun kopuru handiagoa dute baina okerra doaz. Galesko gaeliko eta frisiera euskara baino okerxego daude eta nik dakidala Faroerak bere 60000 hiztunekin gauza batzuetan euskara baino obe dago.
    Hau denarekin ez dut esan nahi konformatu bahar garenik, baina errealitatea kontuan hartu behar dugula bai.

  • Irauli egizu planteamendua, Iker.
    Hona ekarritako testuak errealitate gordina du oinarri. Abertzale asko eta askoren jokabidea islatzen du. Eta bertan adierazi nahi izan dudana da, jokabide horren bitartez euskararenak (euskaldunonak) egin duela.
    Ez dauka zer ikusirik zeuk planteatzen duzun horrekin.
    Egoeraz eta bere ertzez eztabaida dezakegu beste batean, arazorik gabe. Horixe bera baita gure egoeraren beste ezaugarrietako bat (Kataluniatik ezberdintzen gaituena, hori ere): eztabaida irekiago baten falta.

  • Bai, arrazoi duzu. Nik, besteekin konparatzean, adierazi nahi dudana da ez dala euskal herriko arazoa soilik, orokorra dela eta orokortasun horretan ez gaudela hain gaizki.
    Ni egunero sutzen naiz euskalzale omen direnen erdalzaletasunaz. Baina horri aurre egiteko ezin zaie benetan euskalzaleak direnei, naiz eta gauza batzuk gaizki egin, egunero egurra ematen aritu. Gauzak eraiki egin behar dira.

  • Oro har, Estaturik gabeko hizkuntzekin alderatuz gurea, ez gaude hain gaizki… baina ez gaude / goaz ongi, eta konparazio hutsak ez digu laguntzen. Alderatzea ondo dago, gaizki egiten diren eta ondo egiten diren ekimenez ikasteko, osteantzean antzua da.
    Eta bai, euskaltzaleei egurra ematea ez da sanoa. Nire txokotik saiatzen naiz euskaltzaleak zaintzen… eta erdaltzaleei egurra ematen, krkrkr.
    Ni neu, salatzen naiz ekimen edota ekintza zehatzak kritikatzen (edo zoriontzen). Hori bai, uste dut erakunde publikoek ardura askoz handiagoa dutela norbanako xumeek baino, besteak beste geuk emandako baliabideak kudeatzen dituztelako, eta ezin direla neurgailu berarekin neurtu batzuk eta besteak. Eta ORO HAR, gure erakunde publikoen lana (eta alderdi/sindikatuena) oso eskaxa da euskararen berreskurapenari (normalizazioa urrun dago) dagokionez, salbuespenak salbuespen.

  • Beñat Castorene 2019-07-26 12:02

    JJk aipatzen dituen joerak zorigaitzez ezin ekidinezkoak izango dira hizkuntza gutxituaren egoeran. Diferentziak baldin badira ere hizkuntza gutxituen artean, denetan horrela izango da;
    Borrakatzen jarraiki behar da, araiz, bainan, ez da nahikoa izanen. Izan ere, errealitate historikoak erakutsirik, errealismoz aitortu behar dugu defendiatu eta inposatzeko estatu fuerte eta deliberaturik ez duen hizkuntza nahitaez kondenatua dagoela.
    Bainan statu fuerte eta delibertu hori eukiz geroz ere, urteak eta urteak beharko lirateke oraiko hizkuntza egoera jendetasunez iraultzeko, matxinada bat sortarazi gabe.
    Horrek pentsa arazi beharko gintuzke : Zer egin bitartean?

  • Arreta ez da jarri behar Europako hizkuntz gutxituetsn. Osasuntsu daudenetan baizik. Ta horrela jardun. Hau da, derrigor ikasten duzu edo ikasten duzu. Beste guztiak kolonizazioak sortutako aitzakiak. Ta ikasi den denek. Batua noski, baita euskalkidunek ere. Horrek ez du esan nahi euskalkiak ikasi ez dezaten. Baina edonori ematen diegun aitzakiak alboratzen ditugu. Edo ez dago ezer egiterik.

  • Ados Ikerrekin. Euskara indartu nahi badugu, positibotasunetik egingo dugu. Negatibismotik eta biktimismotik ez goaz inora. Jendea motibatu behar da, euskararen balioa transmititzea lortu behar dugu, ze altxorra daukagun erakustea lortu, eta zergatik ez, urte gutxitan lortutako guztia baloratu.

    Gure frustrazioak kudeatzen ikasi behar dugu, eraginkortasuna bada nahi duguna. Noiz izan zen euskararen inguruan testu positibo bat irakurri zenuten azken aldia? Euskaraz egitea kostatzen zaien horiek (dela mailarik ez dutelako edo inguru erdaldunean bizi direlako) horrelako mezuekin euskaraz egitera bultzatzen ditugula uste al duzue?

  • Baikortasuna, “positibotasuna”, ez da baikorkeriarekin nahastu behar.
    Baikor jokatzea da, egoera zein den ere, hobera egiten ahalegintzea. Baina hori ez da lortzen egoera ona dela edo “lehen baino hobeto” gaudela esanda, egoerari aurrez aurre begiratuta eta hobetu beharrekoak hobetzeko lan eginda baino.
    Adibide bat: erdal musika askoz proportzio handiagoan entzuten da euskal musika baino… Euskadi irratian bertan!
    Horren aurrean, bi aukera dauzkagu:
    Bata, “lehen” Euskadi irratirik ez zegoenez, orain behintzat euskal musika entzuteko aukera dagoela esan eta belarriekin txalo egin euskarazko kantu bat edo beste eskaintzen digutenean.
    Bestea, EiTBko arduradunei arduraz (hain zuzen) jokatzeko eskatu, eta euskal kulturari (musikari, literaturari eta beste) nagusitasuna emateko galdatu.
    Ni neu bigarrenaren aldekoa naiz. Baina, jakina, lehenik egoerari (euskal kulturaren hedapen negargarriari) erreparatu eta salatu beharra dago.
    Ziur egon, euskara ikasten ari diren horiek ere, inguru erdaldunduietan bizi direnak bereziki, eskertuko digutela ahalegina.

  • Euskahaldun 2019-08-06 16:40

    JJ zurekin baikorkerian ez erortzearekin erabat ados nago, baina euskal kulturari hedabideetan lehentasuna eta nagusitasuna ahal den heinean ematearen alde banago ere, kosta ala kosta lehentasuna ematearen alde ez nago. Euskeraz egiten den guztia ez du zertan ona izan behar, eta guztiaren gainetik bikaintasuna eta berezitasuna bilatzearen premia daukagu, duintasunagatik eta endogamia kulturala ekiditzeagatik. Kosta ala kosta edozerk ez du balio. Ez nuke nahi euskal kultura erdal kultura ekoizpenen txarren kopia baldar eta negargarri batera mugatuta inondik inora ikusi nahi.

  • Noski, beti dauzkagu -keria atzizkiaz bukatzen diren izenak, eta denak txarrak. Baina ni ez naiz baikorkeriaz ari. Uste dut askotan ez dakigula ez daukaguna baloratzen eta ezta motibazioa transimitzen ere.

    Hala ere, dena da dirudiena baino konplexuagoa. Irratiaren adibidea jarri duzunez, horretan zentratuko naiz. Euskara indartzeko batzuen ustea da irratian euskal musika jartzea dela bidea. Kontua da jendeak gustoko duena entzuten duela, eta askotan gehiago gustatzen zaizkigu bertakoak ez diren taldeak. Euskal musika baldin bada gehien jartzen dutena eta jende gehienak musika hori gustoko ez badu, zer gertatuko da? jende hori beste irrati batera pasako dela, erdal irrati batera zoritxarrez, eta hor euskara zipitzik ere ez du entzungo. Beraz, lortu nahi dugunaren kontrakoa lortu dezakegu.

    Nik ez daukat soluzio magikorik, eta noski dena ez dugula ongi egiten, eta gaizki egiten dugun hori salatu behar dela, baina kontziente izanez dena ez dela ez erakundeen errua, ez euskaldun arruntarena eta ezta giro erdaldunetik ateratzen ez direnena ere.

  • “Euskahaldun” hori, euskaraz egiten den guztia eskaini beharrik ez dago. Maila batetik gorakloa beharko du, noski. Baina ni neu konforme nengoke erdarazko produktuak eskaintzeko erabiltzen den neurgailua erabiliko balitz euskararentzat ere. Izan ere, erdarazko hamaika zabor irensten ditugu egunero zirkinik ere egin gabe.Aldiz, euskarazko produkziorik onenek ere, oso nekez aurkitzen dute lekurik EiTB taldearen hedabideetan.
    EiTBk euskaral kulturari lehentasuna emango lioke euskal konzientzarik eta hainbeste konplexurik edukiko ez balu.

  • Daukaguna egiaz estimatzen dugulako salatzen dugu egoera, Langar. Ematen duzun adibidera etorrita, ez nator batere bat, lagun.
    Jendeak, gehienetan, maite du behin eta beste behin entzutera, ikustera, dastatzera ematen zaion hori.
    Gure kasuan espainiar eta ingles musika, adibidez.
    Eskaintza on askoa eta ugaria dago euskaraz, baina jende gehienak ez du ezagutzen. Euskaldun askok ez, pentsa bada erdaldunen kasuan! Euskarazko eskaintzaren arrastorik ere ez, zorioneko Berri Txarrak ez bada (bejondeiela!).
    Artean, ustez “euskal” diren hedabideek españolezko eta inglesezko edozer ematen diogute, baita kaka ugari ere, lasai asko.
    Daukaguna estimatzen EZ dutenak EiTBko Popeak eta Pope-ondokoak dira, lagun.
    Azkenik, ez egizu berdindu agintarien eta jende arruntaren ardura, mesedez. Jende arruntaren jokabidea agintarien erabakiek baldintzatzen dute ia erabat.

  • norberak euskaraz ahal duena egiten du. Ni mutilei etxean eta edonon euskaraz, emazteari euskaraz hasita berehala hasten zait, e? askotan ulertzen ez duelako eta beraz egiten ez duelako.
    Bilbo batean bizi izanda kontakizun ugari daukat: postetxean taliban deitu ninduen langile ezagun batek. Lanbideko zuzendariak ea hain inportantea ote zen neretzat euskaraz egitea, bera erdalduna hutsa izanik. Lanbiden beste batean langile bat bere mahaitik altxatu zen oihukatuz, gaztelraz: a ber, que no me deja ntrabajar, baju bajuan euskaraz hitz egiteagatik. 2.000 polizia ENAra etorr izenean, Madrilera joateko ordenagailua prezintatzekotan gonbidatu ninduen erdaraz ez egitekotan. En nuen dohainik ere Madrilera joateko gogorik eta erdaraz errepikatu behar izan nion. Prisa zeuakten etabi ordu eman zuten. Hauteskundee ondoren ENArekiko botua eman eta gero 6 orduz landutako erreklamazioa aurkeztu dut hurrengo egun batean konstituzioa bera eta autonomia estatutuak betetzen ez dituztelako azalduz , ilegalak direla hautesdudeak, DNItik hasita.
    EUSKLADUNIA bi alditan erregistratzera bidali eta bitan atzera bota estatutuak erdaraz joan behar direlakoan eta ez du halakorik legeak esaten. Laburbilduz 130 erreklamazio eginda daukat 35 urte hauetan. Irakurtzen ari zareten guztiok
    4-5 urtero eginda, berehala milaka egingo ditugu eta bide legal guztiak bloketatu, legea gutxienez, bete dezaten lortu arte. Bitartean Erakunde Politikoa eratu. Irabazten diren borroka bakarrak egiten direnak baitira. Orain gainera borrokatu dezakegu, lehen alde bateko metrailetak zeuden, besteak oraindik desagertu ez diren arren.
    Aurrera eta lanera. Dena irabazteko daukagu eta ezerrez galtzeko.