Joseba Gabilondo: “Aurrena globalizazioa, eta gero, Euskal Herria”

Joseba Gabilondo: “Aurrena globalizazioa, gero Euskal Herria”

Joseba Gabilondo unibertsitateko irakaslea da AEB-n. Literatutra landu du, bana hainbat inplikaziorekin (globalizazioa, hizkuntza…). “XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroan, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea”  izan du mintzagai.

joseba gabilondo

Azken 40 urteetan ideologia berdinetik edan dugu, baina amaitu zaigu; eta orain zer? Gabilondok bere burua Imanol Galfarsororen antitesi gisa ikusten du. Euskal estatua lortzen ez dugu ia ezer konpontzen; estatua ezin da jomuga utopikoa izan. Abiapuntua globalizazioa izan beharko litzateke, eta hor kokatu euskal Estatua. Bestela porrot egingo dugu, hor daude Brexita, Syriza… Porrot horiek dinamika globalei erantzuten die. Aurrena globalizazioa, gero Euskal Herria.

Populismoaren ikuspegi ezkorra daukagu, eta EHn ez dago inor hori lantzen, tamalez. Populismoaren izate garrantzitsuena irrazionalitatea da. Et gaurko politikan, eskuinaren sektore batzuek bakarrik ulertu dute ondo populismoa. Podemosek nazionalki lantzen du, baina globalki egin behar da.

Espainian eskuinari botoa beldurragatik eman zaio; beldur faltsua, irrazionala, eta hor dago politika. Podemosek ez dauka azpiegiturarik hemen, boza zerbat birtualari eman zaio; Estatuan aldiz, oso arrazionala bihurtu da, eta bere indar utopikoa galdu du.

«Euskal populismoaren proposamena Europan ez sartzea izan behar luke, sekulako potentzialitate unibertsala emango liguke, eta eduki utopikoa».

Alderdi euskaldunak arrazionalak dira eta ez dute globalki pentsatzen.

  • EAJ: “Nazio forala, oso kudeatzaile onak gara…”, baina hori dena Estatu espainiarraren barruan, eta hor ez dago etorkizunik. Pribatizazioari heldu diote, baina kapitalak ez du termino euskaldunetan pentsatzen. Daukaten kontraesan handiena, handituz doana gainera, pribatizazioak kudeatzaile onaren posizioa hankaz gora jartzen diela da.
  • Ezker Abertzalea: Sozialismoa hitz fetitxe bezala daukate. Grezia bakarrik geratu zen munduaren aurrean, eta gu independiente izanez gero, zer? Bide berean goaz, alternatiba globala behar da. Sozialismoa erantzun gisa erabiltzeak haien burua bakarrik asetzen du; Tsipras bakarrik geratu zen, horrela dago mundua.
  • Ahal Dugu: Bere mezua agortu denean, populismoa elikatzeko “patria” jarri du mahai gainean, eta plurinazionalitatea irentsi du; eta non irabazi? “Lurralde antipatriotetan”. Eta orain zer? Ez daukate proposamen ekonomikorik, Varoufakis berehala ohartu zen.

.

Joseba Gabilondo62 lagunek munduko biztanle %50 pobreenaren diru pilaketa bera daukate. Bai, badago gizarte bat, baina komunikatzeko eta harremantzeko medioak eliteetan daude, eta ondorioz, errealitatea bera eliteen ikuspegitik eraikita dago. Horregatik ordezkaritza politikoa ez da demosarena, eliteena baizik. Hau ez da demokrazia, postdemokrazian gaude. Adibidez, AEBetan irakatsi beharrean hezkuntza administratu egiten da, ikasleak ez dira ikasle, bezero baizik. Postpolitikan gaude, merkatuak dena irentsi du. Globalizazioak estatuak irentsi ditu. Gainera, prekarizatuak oso heterogeneoak dira eta ez daukate klase kontzientziarik.

Greziak erakutsi du ez dagoela burujabetzarik, eta Syrizak ez zuen aurreikusi Alemaniaren jokoa. Baina ultraeskuin europearra ondo jokatzen ari da, neonazionalismoa landuz. Hau da, kanpokoei begira antolatzen da: kanpoko etsaia, terrorista globalak, etorkin globalak …

Beste faktore bat adierazle nagusia da. Adibidez moda. Zergatik erabiltzen dituzte askok praka estuak? Modan jarri direlako. Pentsatzen dute hautu propioa izan dela, baina ez. Modak prozesu irrazionalak dira, eta teorizatuz gero, adierazle nagusira iritsiko gara. Donald Trumpen kasuan garrantzitsua esaten zituen tontakeriak ziren, eta kontua da tontakeria horiek modan jarri direla. Ez dira argudio arrazionalak, baina jendea konbentzitu du. AEB-ak hegemonia galtzen ari dira munduan, eta horrek barne populismoa elikatu du, haserrea eta gorrotoa. Politikaren pribatizazio afektibo baten aurrean gaude, politika geroz eta gehiago emozioen bidez artikulatzen baita, pertsonalki.

Joseba Gabilondo / Joseba  Gabilondo / Joseba Gabilondo
abertzaletasuna, EHU, globalizazioa, jakin, Joseba Gabilondo, neonazionalismoa, populismoa, postdemokrazia, postpolitika, udako ikastaroak, XXI. mendea, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Joseba Gabilondo: “Aurrena globalizazioa, eta gero, Euskal Herria””-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-07-01 19:59

    “Aurrena globalizazioa eta gero EH”, Bla, bla, bla… Hori guztia bota duenari, hotzaldi amaieran esango nioke: ” beno… ordua nola eraiki behar da EH?”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude