Peio Etxeberri Aintzart, “Iparraldeko abertzaleak gaur” (bideoa)

Peio Etxeberri Aintzart, “Iparraldeko abertzaleak gaur” (bideoa)

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUko udako ikastaroan Iparraldeko abertzaleak gaur izan zuen berbagai Peio Etxeberri Aintzart historialariak.

.

“Hego eta Ipar Euskal Herria asimetrikoak izan dira. Iparraldea beti izan da txikia, landa eremukoa, hiri handirik gabe eta pobrea. Parisek ikaragarri zentralizatu du estatua, eta euskal lurraldeek izan duten garapen eskasa antolakuntza honen ondorioa da. Kontutan hartu behar da euskaldunek behin baino gehiagotan borrokatu dutela Frantziaren alde; oso sustraituta dago euskalduntasuna, baina txikira jokatuz, hots, aberri txikia aberri handian, hots, Pays Basque Frantzia handian. Lurralde erakargarria da hainbat ikuspuntutatik begiratuz gero, eta horrek ondorio txarrak izan ditu enpleguan, etxebizitzan, ikuspegi sozialean… Abertzaletasunari dagokionez, Ipar Euskal Herriko mugimendua beti sentitu izan da gutxietsia, arreba edo anai gaztea bezala, Hegoaldeko abertzaletasunaren aurrean”.

“Abertzaletasunak sekulako erronka dauka arlo sozioekonomikoan. Ipar Euskal Herria eskuindarra, sozialdemokrata eta frantziarra da orohar, eta abertzaletasunak diskurtso zabalagoa garatu behar du gobernatu ahal izateko. Proiektu politiko serio bat definitu behar da, eta hori ez da erraza, EH BAIren barruan korronte politiko asko baitaude -eta militanteak motxila handiak baitauzkate-“.

.

IDATZIZKO LABURPENA

.

 

Peio Etxeberri Aintzart, "Iparraldeko abertzaleak gaur" (bideoa)

* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.

.

Bihar: IMANOL GALFARSORO

Peio Etxeberri Aintzart, “Iparraldeko abertzaleak gaur” (bideoa)
abertzaletasuna, EHU, ipar EH, jakin, Peio Etxeberri-Aintzart, udako ikastaroak, XXI. mendea, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude