Mahai Ingurua: “Balizko errotak… abertzaletasun berriak” (bideoa)

Mahai Ingurua: Balizko errotak… abertzaletasun berriak (bideoa)

Enekoitz Esnaola kazetaria gidari zela, izenburutzatBalizko errotak… abertzaletasun berriak zeraman mahai inguruan parte hartu zuten Gaizka Aranguren, Zelai Nikolas eta Unai Apaolazak. Hemen duzu bertan esan zirenak jasotzen duen bideoa:

.

Gaizka Aranguren:

“Abertzaletasunarekin bat nator euskaldunei bizirauteko aterkia emango dien ildo politikoa baldin bada, bestela ez zait sobera interesatzen. Diskurtsoa egokitu behar da, zutabeak, kontzeptu gakoak; imaginario kolektiboa landu eta elikatu behar da (euskalduna eta euskotarra); subjektua argitu behar da, bestela diskurtsoak eragin txikiagoa dauka”.

.

Zelai Nikolas:

“EH osoan jendeak erabaki nahi du. Zerk batzen gaitu euskal herritarrak? Hiru administraziotan banatuta egon arren erabakiak hemen hartzeko borondatea sustraituta dago. Nola abiatu erabakitze prozesu bat? Hori da arduratzen nauena. Bestalde, ezberdintasunak kudeatzen asmatu beharko dugu. Beldur handia dago erabakitze eskubidearen inguruan, eta pedagogia egin behar da”.

.

Unai Apaolaza:

“Ni gatazkaren alde nago, statu quoa ezin da aldatu bestela. Independentismoaren dilema da non sortu etekina emango digun gatazka. Aldebakartasunak gatazka esan nahi du, indar posizioa, kolektiboak erabakitzen duela talka noiz, nola eta non sortu”.


abertzaletasun berriak

* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideo guzti-guztiak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.

Bihar:

PEIO ETXEBERRI AINTZART

Mahai Ingurua: “Balizko errotak… abertzaletasun berriak” (bideoa)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.