Emakumezkoen esku dantza Donostiako Euskal Jaian
Datorren irailaren 6an, Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien Esku dantza burutuko da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19:00etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu da. Aurten, esku dantzak era berezia hartuko du: Emakumeak izango dira Esku dantzan parte hartzaile nagusiak.
Irailak 6, larunbata. Konstituzio Plazan, 19:00etatik aurrera .
Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.
Animatzaileak: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.
PROGRAMA:
EMAKUMEZKOEN ESKU DANTZA
- Zazpi jauzi.
- Erratzu (baltz fandangoa).
- Buhameak (muxikoa).
- Ai, mutilak! (aa).
- Ainhoarrak (muxikoa).
- Zelaia (fandangoa).
- Getxa goi (pasodoblea).
- Imotz (arin arina).
- Lapurtar motxak (muxikoa).
- Hirune Deuna.
- Axuri Beltza (muxikoa).
- Patsadaz (biribilketa).
- Hegi (muxikoa).
- Txapeloa (polka).
- Katalina (muxikoa).
- Iturengo zortzikoa.
- Muxikoak (muxikoa).
- Belarrimotxarena (baltz-fandangoa).
- Herri dantza.
- Iruñatarra (biribilketa).
Antolatzaileak: Donostiako Jai Batzordea, Bagera Euskara Elkartea, Gipuzkoako Euskal dantzarien Biltzarra.
“gizonak gonbidatu gisan integratuko dira bertan.”
Sexismo nazkagarria 100%an. Gizonok askeak gara, nahi dugunean parte hartu dezakegu gizarte igualitario batean bizi nahi badugu. Emakumeak jabe; gizonok inbitatu. Euskal sexismoak ez du mugarik??
Donostiako jai batzordeak ez du genero irizpiderik? Benetan ez dut ulertzen nola donostiarrek, ustezko abertzale eta ezkertiarrek, nola jarraitzen duten honelako ideia injustuekin. Euskaldunok beti azkenputz. Azkenputz kristautzen. Azkenputz deskristautzen. Azkenputz sozialismoan. Azkenputz genero ikuspegietan. Gure kulturak eta nazioak desagertzea merezi dute dudarik gabe, lastre bat gara gizarte globalarentzat.
Bestalde, gaur beste gizon bat (beti bezala) hil da bere lana egiten ari zela. Inork ez du salatuko gizonak soilik akatzen dituen ekonomia sistema hau? Inork ez du salatuko erlijio gerra guzti hauetan eta kapitalismo basatian gizonak gupidarik gabe akatuak direla? Zergatik izan behar dugu gizonok beti gupidarik gabe baztertu/akatu/abandonatuak bizitzako arlo guztietan? Egoera jasanezin honek ez du konponbiderik edukiko laster; baina Euskal Herriko mentalitate ginozentrikoan INOIZ ez da egoera aldatuko. Ez dut euskal herrira itzultzeko asmorik beraz, nire herrian bizi edo ganoraz bizitzea aukeratu behar badut, ganoraz bizitzea izango da.
http://www.berria.eus/paperekoa/4196/008/002/2014-07-23/andreakiraindudituztemutildantzan_hasitakoan.htm
Noiz hasiko dira euskal gizonak behingoz emakume dantza eta ekitaldietan baztertzaileetan parte hartzen (kantinera, zinta dantza, sagar dantza, arrantzale, miss Gipuzkoa etab.) ?
Zein izango da feminazien hurrengo genErokeria?
Olentzero emakumea? galtzagorri transexualak? gizonak eserita txisa egitera behartu? gizon erroa duten hitzak ezabatu? Hara! azken hau jada lantzen hasi dira.
http://www.argia.com/blogak/estitxu-eizagirre/2014/07/25/euskara-queer-da/
Gaztelaniaz politikari, sindikalista eta politikoki zuzen hitz egiten dutenek esaten dute soilik “vascos y vacas, ciudadanos y ciudadanas”… Emakumeei galdetuta, gehienek esaten didate horiek txikikeriak direla. Soldatan berdintasuna eta horrelako gauza garrantzitsuak bai, axola zaizkie.
-.
Stress linguistikoa gogorra bada espainol hiztunentzat (“economia de lenguaje” oso garrantzitsua da edozein hizkuntzatan), nola nahi dute ba, euskarazko hitzak erabat asmatu eta gizartean ezartzea?? Nahiko lan dugu euskaraz aritzearekin eta orain “gizaki” ez omen da onargarria, gizon hitzaren antza duelako??? En fin.
Hobe lukete gurean ditugun 30.000 musulman matxisten aurka gehiago egingo balute. Baina hori ez omen da progrea.
Amelia Barquin eta horrelakoek, dinot nik, justifikatu behar dutela euren lana/soldata. Eta Argiako idazle txupi guay feministak euren burutazioen doinuan dantza egiten dute. Ah!, Baina ez iezaiezu komentarioak jarri beren artikuluetan, eh? Adierazpen askatasunaren hipokrita horiek ez dute kritika zirrikitu txikienarik ere onartzen.
Oi ama Eskual Herri = Oi ondorengodun homo sapiens Eskual Herri (homo = gizon latinez, work in progress…)
Batzutan emakumea eta bestetan gizonezkoa. Eman bueltatxo bat bertatik eta galdetu.
Ño! Ez da giro iruzkinetan! Gainezka egin ote du azkenean euskal zikiroen egonarriak?
Jantzi kantineraz maitia… ein pixa nahi bezala… gora “ama” Euskal Herri librea!
Honen atzean beste arazo bat dago: gizonak falta dira euskal dantzetako taldeetan. Dantzatzea emakumeen eta maritxuen kontua omen…, gizonek ez dute ez gerririk ez erritmorik izan behar, antza denez.
EEEEEEEEEEEEEEE nik oraingoz Mari Domingi daukat. Besteak mesedez ilarara, denoi iritsiko zaizue txanda. lasai.