iPod bidezko poema dadaista
iPod bidezko poema dadaista
Tristan Tzarak poema dadaista bat idazteko bidea proposatu zuen: egunkariko artikulu bat hartu, guraize batez hitz guztiak banatu, poltsa batean sartu eta nahastu; jarraian, banaka atera, eta ausazko orden hori errespetatuz, idatzi.
Baina paperezko egunkariak (ustez) desagertzear diren honetan, alternatibak bilatu beharko ditugu taxuzko poema bat idazteko beste errekurtsorik ez dugunak salbatzeko. Hona proposamen berria:
- Hartu iPoda -edo mp3a, ordenagailua edo mugikorra-.
- Abesti guztiak abiarazi, ausazko ordenean.
- Banan bana, abestiak pasa eta izenak kopiatu, ordena errespetatuz.
- Olerkiak zure antza izango du (edo behintzat, emango digu zure gustu musikalen berri).
Esaldien luzeera eta puntuazioa moldatuta, hauxe da nire iPodaren poema dadaista:
Ta zer ez da berdin, Zu gabe.
Well, Beldurrezko gau batean,
Berantza,
Ezereza mugak Nortasuna eraikitzen,
Araua
Zelatan, Linboan,
Gatza,
400 edo 500 gau…
Ez da dudarik;
Ni naiz,
Ta garena:
Metadona.