Euskal Herria gorria, berdea, morea?

Euskal Herria gorria, berdea, morea?

EHFeministaAurten ezker abertzaletik hiruzpalau aldiz egin dute antzeko kartela, eta niri krak egiten dit. “Gora Euskal Herria feminista/independentea/sozialista” horrek ez al dauka mugatzailea birritan? “Gora Euskal Herri + adjektiboa” behar luke, non eta ez den, adjektibo ordez, adberbiotzat hartzen (baina kasu horretan “independente” litzateke).

EHIndepBadirudi espainieraren eragina dela, euskal hitzak mugatuta hartzeko ohitura zatar horrekin, gero bueltako bidea ere halaxe egiten dute. Frantsesez, berriz, mugagabean dira: “los donostiarras/azkaindarras” baina “les Donostiar/Azkaindar”. Eta bide horretatik sartu da Euskal Herria ere: “la Euskal Herria que queremos…” esaldiak birritan daroa artikulua, espainolez lehendabizi eta euskaraz atzetik. Akaso okerragoa da “la Euskal Herri” esatea, edo natural-natural esan beharko litzateke “el PaĆ­s Vasco”. Ez dit hainbeste axola nola den espainolez, baina bada kezkatzekoa euskaraz ere, euskal hitzak, espainol eragin horren pean ibiltzea.

Hemendik zabiltzaten filologook, zuzena al da “Gora Euskal Herri-A independentea/feminista/sozialista?” Niri baino ez dit egiten krak?

Euskal Herria gorria, berdea, morea?

Euskal Herria gorria, berdea, morea?

7 pentsamendu “Euskal Herria gorria, berdea, morea?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-05-02 05:21

    Betidanik “Gora Euskadi/Euskal Herria askatuta” entzuten…. Euskal Herri askatuta? Euskal Herri askatua? Askea?

  • Amonamantangorri:

    Gora Euskal Herria askatu-ta/-rik

    Gora Euskal Herri askea (nolako Euskal Herria)
    Euskal Herria aske (Euskal Herria nola)

    Euskal Herria feminista (Euskal Herria nola)
    Euskal Herri feminista (nolako Euskal Herria)
    Euskal Herri feminista

  • -Nola? -Feminista/Sozialista.
    Nire belarrirako ere nahiko arraroa egiten da formula hori, eta bere zuzentasunarekiko zalantzak sortzen zaizkit.
    -Nola? -Aske/Askatuta/Askaturik.
    Honen zuzentasuna, berriz, zalantzarik gabea ulertzen dut.

    Aitor, ez naiz filologoa inondik inora ere, baina zure azalpenek ez naute konbentzitzen. Zuk esaten duzuna horrela bada beste azalpen argigarriren bat eskertuko nuke.

    • Kontua da “feminista” edo “sozialista” bezalako hitzek -a itsatsia dutela; hau da, berehalakoan eta solte ikusita ezin jakin -a artikuludun diren ala ez, euskara batuan behintzat.

      Hala, “sozialista” gehitu diezaiokegu “gora Euskal Herri […]” moldeari, adjektibo moduan, -a artikuludun; “Gora Euskal Herria askea” esan litekeen modu berean. “Sozialista” horrek artikulua du, “askea”-k bezala.

      Aldi berean, baina, “sozialista” berba gehitu diezaiokegu “gora Euskal Herria […] moldeari; oraingoan, baina, “sozialista” hau artikulurik gabea da, eta “askea” artikuludunak barik, “aske” artikulugabeak ordezkatu lezake. “Sozialista” eta “aske” berba artikulugabeok, adjektibo funtzioarekin baino, hau da, “nolako” galderari baino, “nola” galderari erantzuten diote.

      Espero dut adierazi gura dudana hobeto ulertzen laguntzea paragrafook; hala ere, ez nago ziur nahiko argi adierazi dudan ala erredundante samar ez ote dudan jokatu, bestelako moduren batean azaltzen asmatu barik.

  • “Gora Euskal Herri askea” idatzi gura nuen, eta ez “Gora Euskal Herria askea”. Barkatu.

  • Ulertu dut, eskerrik asko.

  • espainieraren eragina karteletan eta alderdi honen ekintza orotan da nabaria.
    zergatikan beti espainiera//euskara paralelismo nazkagarri hori?
    ezin dute espainiera gabe bizi?