Gipuzkoako Foru Aldundia: “Giza eskubide guztiak guztiontzat”

bakearen etxeaDuintasunez bizitzeko eskubidea bermatzeko lan egingo duela agindu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, abenduaren 10 honetan. Izan ere, gaur 65 urte onartu zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Oraindik ere Euskal Herrian giza eskubide zibil eta politikoak urratuak direla azaldu du Marina Bidasoro GFAko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren zuzendari nagusiak. “Normalizazio politikoa eta justizia eta demokrazia oinarri izango duen bakea giza eskubide guztien aitortzatik etorriko da”, adierazi du.  Biktima guztiak aitortzea eta erreparatzea funtsezko jo du Bidasorok. “Ideia guztiak adierazi eta gauzatu ahal izateko eskubidea giza eskubidea da”.

“Duintasunez bizitzeko eskubidea”.

Krisi ekonomikoaren aitzakian ere urraketei bide egin zaiela nabarmendu du Bidasorok. Eskubide zibil eta politikoez gain giza eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ere badirela azpimarratu du.  “Duintasunez bizitzeko” etxebizitza, lana, jatekoa, doako hezkuntza, osasun babes publiko eta baztertuak ez izateko eskubidea bermatzeko lan egingo dutela agindu du. Marina Bidasororen adierazpenak, bideoan.

Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Adierazpen Instituzional bat onartuko du gaur.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Gipuzkoako Foru Aldundia: “Giza eskubide guztiak guztiontzat””-ri buruz

  • “Normalizazio politikoa eta justizia eta demokrazia oinarri izango duen bakea giza eskubide guztien aitortzatik etorriko da” ???
    Juxtu kontrakoa dela uste dut; demokraziatik eratorriak dira giza eskubideak. Inperialismoak ezin ditu giza eskubideak errespetatu, bestela ez litzateke inperialismo.
    Beraz, nazio okupatuan independentziak demokrazia ahalbidetu eta demokraziak giza eskubideen aitortza.
    Ai! imperialismo, okupazio,… zein hitz itsusiak. Egin dezagun esistituko ez balira bezala. Aupa gu.

  • Erakunde publikoak aipatzen ditu. Nondik agindutak eta kontrolatutak? Espainatik.
    Normalizazioa, bakea, hiritartasuna, eskubideak eta demokrazia… ze hitza politak! Hori dena independentzia erreskuratu gabe, okupazio egoera batean, Alizia bizi den mundu zoriontsu batean….Espainako mundu zoriontsuan… Aipatzekotan ez du ez ta aipatzen independentzia hitza.
    Noizko benetazko klase politikoa? Non dago herriaren erresistentzia kolonialismo eta inperialismoarI aurre egiteko, hemengo kolaboratzailei nahikoa dela esateko?
    Antolatu dezagun gure askatasuna. Borroka ideologikoa da gure lehen urratsa. Bideoa ikusi ezgero lan haundia dugu, lana asko…