David Fernandezek Rodrigo Ratori: “Laster arte, gangster!”

David Fernandezek Rodrigo Ratori: "Laster arte, gangster!"“Ba al dakizu Iraken zer egiten duten honekin?”, galdetu dio David Fernandez CUP alderdiko bozeramaleak, sandalia eskuan, Rodrigo Ratori, Kataluniako Parlamentuko kutxen inguruko ikerketa batzordean. Irakeko gerlaren ardura egoitziz, zuzen eta zorrotz, “Beldurra al duzu?”, segi du. Eta berriz, “Beldurra al duzu?”. “Nori? Zuri?” erantzun dio Bankiako arduradun ohiak baldar. “Ez, egunen batean dena galtzeari, milioika famialiari gertatu bezala. Jendeari, jendea nazkatzen baita.”, tentsioa mastekagarria da, “Beldurra al duzu?”. Erantzunik ez. “Laster arte, Ganster”

Nolako gustua den, norbait botereari gauzak behar bezala esaten entzun eta ikustea. Noizean behinka, ondo dator tentsioak askatu eta ezinak baretzeko.

David Fernandezen aipuak:

“M15 mugimenduan esaten zen bezala, beldurrak bandoz aldatzen du”

“Infernuan aurkituko gara, zeren zure infernua gure esperantza baita”

Bideoa:


David Fernandezek Rodrigo Ratori: “Laster arte, gangster!”

Ekaitza bainuontzi batean