Kataluniako Heroi Independentistak

herois“Asko dira egunez egun Katalunian independentistak sortzeko lanean dabiltzan heroiak. Ez genituzke bilduma honetatik at utzi nahi borrokalari nekaezin hauek”. Umorez gozaturik sortu dute Katalunian espainiar atzerakoien kromo bilduma.
Herois Independentistes

90 kromo sortu ditu dagoeneko ‘Herois Indepes’ egitasmoak. Horiek zabaltzeko erabiltzen dituzten Pinterest plataforma, Twitter eta Facebook. Sare sozialetako erabiltzaileen proposamenak jasotzen ari dira kromo gehiago sortzeko.

Espainiako politikari, ekonomilari, hedabide, ‘pentsalari’ eta militarrak daude bilduman. Kataluniaren aurkako esaldiak bildu dituzte kromo itxurako irudietan, hots, independentistak sortzen laguntzen duten espainiar nazionalisten baldarkeria dialektikoak. Independentistak sortzeko efizientziaren arabera bost izar banatu dizkiete ‘heroiei’. Esker onez kromo bat baino gehiago egin diete zortedun batzuei:

Jose Maria Aznar (Espainiako presidente ohia): Cataluña no puede permanecer unida si no permanece española (Kataluniak ezin dio baturik eutsi ez bada espainiar izaten jarraitzen)

Jose Maria Aznar (Espainiako presidente ohia): El que juegue con la unidad histórica de la nación española, que se atenga a las consecuencias (Espainiar nazioaren batasun historikoarekin jolasten duenak ondorioei men egin beharko die)

Independentistak sortzeko efizientzia ranking-ean bost izar lortu dituzte hurrengo esaldiek:

Francisco Vazquez (A Coruña-ko alkate ohia): No hay diferencia entre un judío perseguido por los nazis y un niño catalán castigado por hablar español (Ez dago desberdintasunik naziak atzetik izan dituen judu baten artean eta espainolez hitz egitearren zigortutako haur katalan baten artean)

Pedro J. Ramirez (El Mundoko zuzendaria): Si los culés siguen la consigna y llenan de esteladas el Camp Nou, el estadio parecerá el de los Juegos Olímpicos de Berlín del 36 (Cule-ek agindua jarraituz Camp Nou esteladaz betetzen badute, Berlin 36ko Joko Olinpikoetako estadioaren itxura izango du)

José A. Monago (Extremadurako presidentea): Cataluña pide y Extremadura paga (Kataluniak eskatu eta Extremadurak ordaindu)

Francisco Alamán (Armada espainiarreko koronela): ¿La independecia de Cataluña? Por encima de mi cadáver (Kataluniaren independentzia? Ni hil artean ez)

José Ignacio Wert (Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa): Nuestro interés es españolizar a los niños catalanes (Gure interesa haur kataluniarrak espainolizatzea da)

Bilduman jaso dituzten esaldi gehienak azken urteetakoak dira, ez baitute denboran atzera asko egin behar izan eraso, mespretxu tea mehatxuak aurkitzeko. Halere, bildumaren arrakasta ikusita, kromo bereziak sortu dituzte, ‘historikoak’. Lehenbizikoa Euskal Herrian ezaguna den pertsonaia bat da: Espartero Baldomero (1793) militarra. Harek esana da Bartzelona gutxienez 50 urtetik behin bonbardatu behar dela.

espartero

 

 

 

 

Zer duzu buruan “Kataluniako Heroi Independentistak”-ri buruz