Korsikako ordezkaritza bat Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunekin bildu da
Hamazortzi lagunez osatutako Korsikako ordezkaritza bat etorri da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunekin biltzeko. Korsikako ordezkarien artean politikariak, unibertsitateko arduradunak, kazetariak etaikasleak daude. HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzaz gain, Iparraldeko eta Hegoaldeko zenbait erakunde publiko zeinpribatu bisitatzen ari dira aste honetan guztian: AEK, Office Public de la Langue Basque, PaukoUnibertsitatea, Nafarroako Euskarabidea, Xaloa telebista, Elhuyar, Etxepare Institutua, UZEI,Euskaltzaindia, Berria… Euskal Herrian euskararen normalizazioan egiten den lana ikusi nahi du ordezkaritzak, Korsikako hizkuntzaren aldeko ekimenetan baliatzeko aukerak aztertzeko asmoz.