BERTSOLARIAK ika mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?
“Lanak, tamalez, jende asko erdaldundu du”, “Euskañolez ari denak, behintzat, euskaraz bizitzeko hautua egin du”, “Euskaldunon inguruko topikoak jada ez ditu inork ulertzen”, “Seaskatik jaso baduzu, euskara praktizidade hutsez erabiltzen duzu”…
Hik ere hireak bota nahi baditunk eta hire kezkak, iritziak eta dena delakoak konpartitu, hator abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentrora. Bertsolariekin, kirolariekin, kazetariekin, aktoreekin, idazleekin, musikariekin eta hi bezalako beste gazte askorekin hitz egiteko aukera edukiko dunk. Eta, ondoren, Zuloak zuzenean! Parte hartzeko, eman izena GAZTEZULO.COM webgunean, bizkor!