Sorpresarik izan al da hauteskundeetan?
Akaso sorpresa gutxiko hauteskundeak izan dira urriaren 21ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eginikoak. Inkestek iragartzen zuten moduan EAJk irabazi du, atzetik EH Bildu duela. Alderdien hurrenkeran ez da sorpresarik izan, ezta gutxiagorik ere. Alta, emaitzak hurbilagotik begiratuz gero izan dira analistek eta twitterlariek nabarmendu dituzten hainbat datu. Esaterako, EAJk EH Bilduri hainbesteko aldea atera izana, Gipuzkoan koalizio subiranistak izandako jaitsiera edota Araban konstituzionalisten porrota. Beste sopresaren bat egon dela uste baduzu inkestan gehietu dezakezu.