Alain Lamassoure alferrenen arteko europarlamentaria
Alain Lamassoure Angeluko alkate izan zen eta UMP alderdiko Idazkari Nazionala eta eurolegebiltzarkidea da, besteak beste. Gizon ospetsua da Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Hegoaldean ere, bera izango da politikari frantziar ezagunena, Frantxua Maitiarekin batera.
Europako hauteskundeen aitzinean, Rue89koek kontuak atera dituzte eurolegebiltzarkideen lana zenbaterainokoa izan den aztertzeko, eta ez dirudi Lamassourek nota ona ateratzen duenik. Europarlamentuaren beraren datuak erabili dituzte horretarako. Puntu bat eman diote politikariek ahoz eta idatziz egindako galdera bakoitzari, bi puntu asanbladan hitza hartu duten bakoitzeko, eta hiru puntu proposamen bakoitzeko.
Lamassourek 32 puntu baizik ez ditu atera eta ez dirudi lan handiegirik egin duenik, baldin eta Gérar Onesta, berdeetako diputatuarekin alderatzen bada: 1461 puntu.
Frantziako Tourra balitz, Lamassoure azken putzen artean egongo litzateke klasifikazioan, atzetik beste lau baizik ez dituelarik, 66 ordezkariren artetik.
Hala ere, Lamassoure, hautagai da ostera ere, Europako Legebiltzarrerako.