Arte[faktua] 247: ‘Ez naiz ondo akordatzen’ Karlos Linazasororen santu bizitza 101 ataletan kontatua

Arte[faktua] 247: ‘Ez naiz ondo akordatzen’ Karlos Linazasoro –

Karlos Linazasoro idazle tolosarra izango da larunbat honetako Artefaktua saioko gonbidatu nagusia. Ilaski Serrano kazetaria idazleari kuttun zaion Berastegiko txoko batean elkartu da harekin, kaleratu berri duen Ez naiz ondoiakordatzen (Elkar) narrazio liburuaz berba egiteko. Liburuaren azpitituluak dioen eran, autoagiografia bat idatzi du Linazasorok, 101 ataletan. Kasu honetan santua Linazasoro bera da, liburuaren aurkezpen egunean esan zuen bezala, gaztetan adinkide zituen enfant terrible ziren idazle haien artean zintzoa izateagatik santu egin zutelako. Hortaz, bere santu bizitza kontatzen du narrazio laburrez osatu duen liburu honetan. Bertan, lekuak, datak eta erreferentziak aipatzen ditu, baina ez beti fidelak edo benetakoak, zenbaitetan oroitzapenak ahulak direlako,  meheak; eta umorea, ironia eta ziria jokoan ipintzen dituen bezala banatzen du egurra handik eta hemendik.

Filologoa ikasketaz eta liburuzaina lanbidez, literatur lan mardula dauka Linazasorok argitaratua, batez ere poesia eta narrazio sailetakoak. Bere ibilbide literarioan lagun izan duen Juan Kruz Igerabide idazlea batuko da elkarrizketara, lagun min izateaz gain maisu duelako.

Aintzane Crujeiras aktore eta bikoizlearengana jo dugu Apalategian bereiziak dituen zenbait libururen berri eman diezagun.

Naroa Lopez de Arkaute, Koldo Mitxelena Kulturguneko langileak, Dona Leonen Brunetti komisarioaren seriearen azken eleberria aurkeztu eta irakurtzera gonbidatuko du ikuslea.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 246: Jon Gerediagaren ‘Zeru-lurren liburua’, euskarazko literaturako Euskadi saria

Arte[faktua] 247: ‘Ez naiz ondo akordatzen’ Karlos Linazasororen santu bizitza 101 ataletan kontatua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude