Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektore berria

Joxerra Bengoetxea, EHUko errektore berria –

EHUko errektoretzarako hauteskundeak izan dira gaur, Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea hautagaiak zirela. Azken honek nagusitasunez irabazi du lehia, bozen %63,6 lortuta, eta beraz, berak gidatuko du aurrerantzean Euskal Herriko Unibertsitatea. Gaur arte EHUko errektore izan den Eva Ferreirak, bere aldetik, bozen %36,3 lortu du.

Joxerra Bengoetxea, EHUko errektore berria
Joxerramon Bengoetxea bere lan taldearekin, aurreko agerpen batean, kamerari begira, pozik.

Ikusmin handia zuten sortua EHUko hauteskundeek, azken 16 urteetan lehen aldiz baitziren bi hautagai lehian. Parte hartzean nabaritu da aipatutako ikusmina, gora egin baitu nabarmen; botoa eman zezaketenen %21,9 joan dira hautetsontzietara; azken hauteskundeetan, %7,7koa izan zen parte hartzea.

Lehen aldiz sei urtekoa izango da agintaldia EHUn, eta luzaezina. Gauzak horrela, Zuzenbidearen Filosofian Katedraduna den Bengoetxea 2030era arte izango da Euskal Herriko unibertsitateko buru.

Guztira 50.000 lagunetik gorak zuen gaur bozka emateko aukera; kasik 43.000 ikaslek -nahiz eta hauen botoen pisua %22 ingurukoa baino ez den-, eta 6.000 irakasle inguruk -%64 ingurukoa da hauen bozen balioa-. Gainontzekoak kudeaketa eta administrazioko langileak dira, 2.000 lagun inguru, botoen %12ko pisua dutenak.

Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektore berria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude