Arte[faktua] 242: Iñaki Petxarromanen ‘Lehendakariaren alaba’, entretenitua, sinesgarria eta pentsarazi egiten duen thrilerra

Arte[faktua] 242: Iñaki Petxarromanen ‘Lehendakariaren alaba’ –

Hernaniko Santa Barbara gotorlekuan elkartuko da Ilaski Serrano Iñaki Petxarroman idazle eta kazetariarekin Lehendakariaren alaba (Elkar) thriller kutsuko eleberriaz solastatzeko. Euskal Herriko etorkizun hurbilean kokatu du Petxarromanek bere eleberria. Fikziozko distopia bat izanda ere, errealitatetik asko duen kontakizuna da. Egileak 2026. urtean kokatu du, klima aldaketak eta migrazio masiboak eragindako krisi ekonomiko baten testuinguruan. Hainbat jazoeraren ondorioz Euskaditik irten beharko du lehendakariak, Baionara, batetik; eta bestetik, ETA Berri izeneko taldea sortuko da. Gertuko egingo zaizkio irakurleari pertsonaien deiturak, besteak beste. Probokazioa eta jolasa ez dira faltako.

Iñaki Petxarroman Hernaniko komunikazio arduraduna da, Egin, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian urte luzez kazetari lanetan ibilitakoa. Bekadun zenetik ezagutzen du Martxelo Otamendi, Berriaren zuzendari ohia, eta bera da hain zuzen ere saiora ekarriko duen gonbidatua.

Mejillon Tigre kolektiboko Ane Zubeldia izango da Artegile ataleko protagonista. Hondarribiko liburutegian elkartuko da saioa berarekin, maite dituen zenbait libururen berri emateko. Zubeldiak aurtengo Igartza Saria jaso du 2026an liburua argitaratzeko.

Iruñeko Teresa Fagoaga irakurlearena izango da larunbat honetako gomendioa. Angel Aintzibururen Luzaiden gaindi (Elkar) liburua da horretarako aukeratu duena.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 241: ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ Hasier Larretxearen iragana atontzeko ariketa

Arte[faktua] 242: Iñaki Petxarromanen ‘Lehendakariaren alaba’, entretenitua, sinesgarria eta pentsarazi egiten duen thrilerra

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude