[Zinema Euskaraz] Lagunak, erreskatera!

[Zinema Euskaraz] Lagunak, erreskatera! –

“Lagunak, erreskatera!” animazio filma ikusgai dago jada zinema-aretoetan, joan den ostirala geroztik, Zinema Euskaraz programaren barruan.

‘Lagunak, erreskatera!’ filma frantsesa ostiralean estreinatuko zen Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, euskaraz bikoiztuta.

Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera ateratzen dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dute. Oraingoan, inoiz baino aurkari adimentsuago eta gaiztoago bati egin behar diote aurre. Mauricentzat eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

[Zinema Euskaraz] Lagunak, erreskatera!Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Zugaza Zinema (Durango)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Antiguo Berri Zinemak (Donostia)
  • Golem La Morea (Iruñea)

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bosgarren filma da honakoa, ‘Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat’ lanaren ostean. Eta datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ekainaren 7an, ‘Robotia’, eta abuztuaren 14an, ‘Buffalo Kids’.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

[Zinema Euskaraz] 

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude