Bergoi Madernaz: “Lan mundua euskaratzea guztion ardura da”
Bergoi Madernaz –
Bergoi Madernaz, Bai Euskarariko aholkulariak, euskarak eremu sozioekonomikoan duen egoera eta beharrak partekatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak, GEU eta Lazarraga elkarteek eta ALEAk antolatutako aurtengo Eragiteko Janzten zikloan.
Aurreko urteetako hitzaldi saioak alde batera utzi eta arlo digitalean jarri nahi izan dute indarra. Modu honetan, publiko berrietara iritsi nahi dute eta helburu nagusia honakoa da: Gasteizko eta Arabako euskaltzaleen “elkar ezagutza areagotzea“, bide horretan “sinergia eta elkarlan eraginkorrerako aukerak zabaltzeko“. Horrekin batera, euskararen normalizazioan egiten duten eragileen lana jaso, ikusarazi eta komunikatu nahi dute, bai eta ohikoa ez den “publiko zabalago batera” iritsi ere, euskalgintza gertutik bizi ez duten herritarrengana formatu “arin eta freskoagoen bidez” heldu asmoz.