Estreinaldiak: Otsailak 2
Estreinaldiak: Otsailak 2 –
Argylle (Matthew Vaughn)
Thrillerra | Ekintza | Komedia
Bere liburuetako korapiloak sindikatu klandestino ilun baten jardueren antz handiegia hartzen hasten direnean, Elly Conway espioien eleberrien egile lotsatia eta bere katua espioitzaren benetako munduan murgiltzen dira, non ezer ez den, eta inor ere ez, dirudien hori.
.
The Promised Land (The Bastard)
Ekintza | Drama | XVIII. Mendea
1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobretua Danimarkako eremu gogor eta ezezagunak konkistatzera doa, itxuraz ezinezkoa den helburu batekin: erregearen izenean kolonia bat sortzea. Trukean, irrikatzen duen estatusa onartuko zaio.
Bestalde, eskualdeko agintari bakarrak, Schinkeleko Frederik errukigabeak, harrokeriaz uste du lur hori berea dela. Agintari pribilegiatu eta herratsuak mendekuaren zina egiten du, eta agintzen du bere esku dagoen guztia egingo duela kapitaina uxatzeko.
2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
2023 | Europar Zinemaren sariak: Aktore onenaren saria (Mads Mikkelsen), Argazki onenaren saria (Rasmus Videbæk) eta Jantzi-diseinu onenaren saria (Kicki Ilander)
2023 | Sevillako Europar Zinemaren Jaialdia: Sail Ofiziala
.
To Catch a Killer (Damián Szifrón)
Thrillerra | Drama
Baltimore, Urte Berri gaua. Gizon batek eragindako eraso basati batek 29 hildako utziko ditu, inongo arrastorik gabe. Geoffrey Lammark (Ben Mendelsohn) FBIko agente bereziak Eleanor Falco (Shailene Woodley), maila baxuko emakume polizia lotsatia baina talentuduna, errekrutatuko du hiltzailea identifikatu eta atxilotzeko ardura duen taldea osatzeko.
.
The Teachers’ Lounge (Ilker Çatak)
Drama | Hezkuntza
Carla Nowak, matematiken eta kirol zientzien ikasgaietako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean abiatuko du bere ibilbide profesionala. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta ikasle baten susmoa dagoenean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du.
2023 | Oscar sariak: Nazioarteko film onenaren sarirako hautagai
2023 | Goya sariak: Europar film onenaren sarirako hautagai
2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Muntaia-lan onenaren saria
.
La reina del convento (Carmen Perona)
Komedia
Juanitaren bizitza gogorra izan da, bere gurasoak txikia zenean hil baitziren. Izeba denak bete zuen harekin “amaorde gaiztoare” papera. Orain bakarrik bizi da, lanik gabe, gurasoek oinordetzan utzitako diru mordoari esker. Etsipenez ikusiko du nola bere lagunek bere bizitza eta lana duten, eta bera bakarrik eta geldirik dagoen.
Maitasun falta hori moja izateko irrikan agertuko da egun batetik bestera. Juanitak komentu batera joan nahi du bizitzera. Iristean, bertan gelditzea lortuko du, mojak hildako apaiz bat ezkutatzen dutela deskubrituko duelako.
.
Katak, la pequeña ballena (Christine Dallaire-Dupont, Nicola Lemay)
Animazioa | Komedia
Bere kide guztiak zuri bihurtu diren bitartean, Katak balea txiki eta grisa da oraindik. Hazi egin dela erakusteko eta bere amona maitearen azken nahia betetzeko, Ipar Handia heburu duen bidaia arriskutsu bati ekingo dio.
2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Enfants Terribles saria
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 2