Suhiltzaileak LEP bateratuaren irizpide onartezinen kontra mobilizatu dira Gasteizen
Suhiltzaileak LEP bateratuaren irizpide onartezinen kontra mobilizatu dira Gasteizen –
LABeko EAEko suhiltzaileek mobilizazioa egin dute Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean, Gipuzkoa eta Arabako kolektibo honetako langileen EPEaren izen emate prozesuan inposatutako irizpideak onartezinak direla salatzeko.
LABeko suhiltzaileen irakurketa:
Gipuzkoa eta Arabarako LEP bateratu honen kudeaketaren aurkako jarrera azaltzen genuenean esaten genuen: negoziatzeko markoren ezaz gain, argi geneukan Arkauteko akademiak, Gipuzkoa eta Arabako Aldundiekin batera kudeatuko duen LEP honek, suhiltzailearen figura eredu polizialera gerturatzeko asmoa zuela.
Argi geratu da beldurra izateko arrazoia genuela izena emateko prozesua ireki denean. Nahiz eta oposaketako oinarrietan halakorik ez agertu, hurrengo hauek betetzera behartu dituzte opositoreei izen ematearekin aurrera jarraitu ahal izateko.
? Opositoreak onartzen duela azterketa psikoteknikoak tresna baliagarriak direla balorazioa egiteko. Hau da, debekatu nahi dute inpugnazioak egiteko eskubidea. Ondo dakite froga psikoteknikoen aurka gaudela sindikatu guztiak eta suhiltzaileen kolektiboa, ez direlako gardenak, aukera ematen dutelako beraiek nahi dutenak aukeratzeko. Ondo dakite ere, behin baino gehiagotan inpugnazioak egon direla eta irabazi direla. Horregatik asmatzen dute astakeria hori. Negoziatzen lortu ezin dutena, inolako lotsarik gabe inposatzen dute.
? Opositoreak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari baimena ematen diola delituei edo funtzio publikoak betetzeko ezgaitasunei buruzko txostenak eskatzeko. Plazaz jabetzean, auzipetua edo ezgaitua ez izatea, erreserba askorekin, baina kasuen arabera onar dezakegu. Baina inola ere ez dugu onartuko izena emateko prozesuan hori egitea. Horrek ehunka izangairen datuak babesteko eskubidea larriki urratzea dakar, eta pertsona horien guztien fitxa poliziala ematen dio Poliziaren Akademiako zuzendariari eskubiderik ez duenean horretarako.Gainera, aukera ematen die administrazioei bizitza eta aurrekari pertsonalak espiatzeko eta horren araberako hautaketa egiteko.
Zuzendari nagusiak erabakiko du eta Arkauteko bulego ilunetan egingo da kriba hori.
EZ DUGU ONARTUKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUA
EREDU POLIZIALERA HURBILTZEA
EZ DUGU ONARTUKO BIZITZA PERTSONALEKIN ESPIOITZA EGITEA
HERRITARRENGANDIK GERTUKO SUHILTZAILEEN ZERBITZU BATEN ALDE BORROKATZEN JARRAITUKO DUGU
ETA EGOERA HAU SALATUKO DUGU.
Suhiltzaileak LEP bateratuaren irizpide onartezinen kontra mobilizatu dira Gasteizen